1974ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1974ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 6, 1974
Egoitza Brighton Dome, Brighton
Aurkezlea(k) Katie Boyle
Antolatzailea British Broadcasting Corporation (BBC)
Partaide kopurua 17
Irabazlea "Waterloo"
ABBA
 Suedia

1974ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren hemeretzigarren edizioa izan zen. Brightoneko Dome aretoan ospatu zen, Erresuma Batuan, apirilaren 6an. Aurkezlea Katie Boyle izan zen, 1960an, 1963an, eta 1968an bezala.

Aurreko urtean Luxenburgok bigarren urte jarraiez irabazi zuen etxean, eta uko egin zion ostera antolatzeari. Antolatzeko gonbidapena BBCk hartu zuen.

Garailea Suediako ABBA taldea izan zen, "Waterloo" kantuarekin. Diskogintzaren historiako musika talde entzutetsuenetariko bat bihurtuko zen ABBA. ABBA lehiaketa irabazi zuen lehen taldea izan zen; aurreko garaile guztiak bakarlariak izan ziren, 1963ko duo irabazlea izan ezik. Suediaren lehen garaipena izan zen.

Hamazazpi herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan bezala. Frantziak ere parte hartzeko asmoa zeukan, Dani abeslearen "La vie à vingt-cinq ans" kantuarekin, baina Georges Pompidou Frantziar errepublikako presidentea lehiaketa baino lau egun lehenago hil zenez, bertan behera utzi zuten partaidetza. Greziak lehen agerraldia egin zuen.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Finlandia Ingelesa Carita "Keep Me Warm" Epel eduki nazazu 13 4
02  Erresuma Batua Ingelesa Olivia Newton-John "Long Live Love" Gora maitasuna 4 14
03  Espainia Gaztelania Peret "Canta y sé feliz" Abestu eta izan zoriontsu 9 10
04  Norvegia Ingelesa Anne-Karine Strøm feat. Bendik Singers "First Day of Love" Lehen maitasun eguna 14 3
05  Grezia Greziera Marinella "Krasi, thalassa ke t' agori mou" (Κρασί, θάλασσα και τ' αγόρι μου) Ardoa, itsasoa eta nire mutilaguna 11 7
06  Israel Hebreera Kaveret "Natati La Khayay" (נתתי לה חיי) Nire bizitza eman nion 7 11
07  Jugoslavia Serbiera Korni Grupa "Generacija '42" (Генерација '42) 42ko belaunaldia 12 6
08  Suedia Ingelesa ABBA "Waterloo" 1 24
09  Luxenburgo Frantsesa[f 1] Ireen Sheer "Bye Bye I Love You" Aio aio maite zaitut 4 14
10  Monako Frantsesa Romuald "Celui qui reste et celui qui s'en va" Gelditzen dena eta joaten dena 4 14
11  Belgika Frantsesa Jacques Hustin "Fleur de liberté" Askatasunaren lorea 9 10
12  Herbehereak Ingelesa Mouth & MacNeal "I See a Star" Izar bat ikusten dut 3 15
13  Irlanda Ingelesa Tina Reynolds "Cross Your Heart" Zure bihotza gurutzatu 7 11
14  Alemania Alemana Cindy & Bert "Die Sommermelodie" Udako melodia 14 3
15  Suitza Alemana Piera Martell "Mein Ruf nach dir" Egiten dizudan deia 14 3
16  Portugal Portugesa Paulo de Carvalho "E depois do adeus" Eta agurraren ostean 14 3
17  Italia Italiera Gigliola Cinquetti "Sì" Bai 2 18
  1. Hitz batzuk ingelesez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]