Ab Urbe condita (liburua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ab Urbe condita (liburua)
Jatorria
Egilea(k)Tito Livio
Sorrera-urtea10(e)ko hamarkada
IzenburuaAb Urbe condĭta
Jatorrizko herrialdeaErromatar Inperioa
Ezaugarriak
Genero artistikoahistoriography (en) Itzuli
Hizkuntzalatina
Zatiak142 kapitulu
Egile-eskubideakjabetza publiko
Argumentu nagusiaErromako historia
Egiptoko Oxirrinkon aurkitutako papiroa.

Ab urbe condita Tito Livio historialari erromatarrak idatzitako urte-liburuak dira. Izenburua "hiriaren sorreratik", hau da, "Erromaren sorreratik" esan nahi duen latinezko esaera da. Obra monumentala izan zen: Erromako historia bere hasieratik K.a. 753an azaltzen du. Liburua epe luze batean idatzi zen, K.a. 59. urtetik K.o. 17. urte arte.[1] Askotan beste izenburuekin ezagutu da, esaterako Erromako historia eta Erromako historia bere sorreratik. Lehen bost liburuki K.a. 26 urtetik 25era agertu ziren. Doro greziarrak editatu zituen.[2]

Obraren plana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Tito Liviok 142 liburu idatzi zituen baina gaur egun bakarrik 35 ezagutzen dira. Lehenengoan Eneas Italiar penintsulan lehorreratzen da eta Romulo eta Remo Erromaren sorrera eragiten dute;[3] amaieran Junio Bruto eta Luzio Tarkinio Kolatino kontsulak izendatuak dira, K.a. 502. urtean.[4] II. liburutik X.era Erromako Errepublikaren historia biltzen da, Gerra Samnitak arte. XXI. liburutik XLV. arte Bigarren Gerra Punikoa eta Pertseo Mazedoniakoaren aurkako gerraren amaiera azaltzen da.

Hurrengo liburuen edukiak jaso egin diren aurkibideei esker ezagutzen dira. Aurkibide garrantzitsuena Periochae izenekoa da, IV. mendekoa; horretan, CXXXVI eta CXXXVII liburu salbu, besteen edukiak jaso ziren. Arazoa aurkibide horrek ez zuela Tito Livioren jatorrizkoa jarraitu, geroago egindako egun galduta dagoen edizioarena baizik. Egiptoko Oxirrinko hirian aurkitutako papiro batean antzeko aurkibide bat dago, gaur egun Britainiar Museoan dagoena, XXXVII eta XLVIII eta LV arteko liburuen edukia jasotzen duena. Hala ere, dokumentua kaltetuta eta osatu gabe dago.

XLVI-LXX liburuek 91ko Gerra Soziala arteko garaia jorratzen dute. K.a. 81ean Silaren diktadura jaso zuen LXXXIX liburuak. C. eta CIII liburuak Julio Zesarren lehen kontsulatuaren deskribapena jasotzen du. CXLII liburua Druso Germanikoren heriotzarekin amaitzen da, K.a. 9an.

Lehenengo hamar liburuek 500 urtetik gorako aldia hartzen badute, Tito Livio K.a. I. mendeari buruz idazten hasi zenean, urte bakoitzari liburuki oso bat eskaini zion.

Ab Urbe condita liburuaren orrien artean ezagutzen den lehen ukronia dago: Tito Liviok Alexandro Handiak bere konkistak Greziako ekialderantz egin beharrean mendebalderantz hasi izan balitu ondorengo mundua irudikatu zuen.

Tito Livioren epitomea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzio Anneo Floro (I. mendea-II. mendea) Ab Urbe condita obraren epitomea prestatu zuen. Epitome bat laburpen sinonimoa zen. Izendatzeko ere Periochae hitz graziarra erabili zen ("perioka").

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilduma ezinbestekoa da jaso zituen Erromako Erresumari eta Errepublikari buruzko deskribapen, erretratu, istorio eta bestelakoak. Nolabaiteko erabat objektiboa ez izan, iturriei buruzko erreferentzia asko ditu, eta Erromako historia orokor bat aurkezten du, literatura estilo on batean, hura ulertzea eta irakurtzea errazten duena. Hala ere, obraren fidagarritasuna sarritan zalantzan jarri izan da, Tito Livio erromatarra baitzen, eta bere kontakizunek askotan bere herria loriatzera jotzen dutela baitirudi. Hala eta guztiz ere, liburuak balio handikoak dira, antzinako Erromako biztanleek gertaera historikoen, beren interesen eta ohitura eta tradizio ezberdinen aurrean zituzten erreakzioak islatzen baitituzte. Beste iturri batzuk, Suetonioko Hamabi zesarren bizitzak kasu, Tito Liviorekin bat etorri ohi dira Erromako Historiak jasandako denboraldiak tratatzen dituztenean.

Egungo obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IV. mendearen amaieran, Virio Nikomako Flaviano eta Apio Nikomako Dexter politikariek Tito Livioren obraren edizio zuzendu bat egin zuten.[5] Erdi Aroan kopiatu ziren Ab Urbe conditaren lehen hamar liburuen eskuizkribu guztiak eskuizkribu bakar horretatik abiatu ziren.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mackail, J. W. (2008). Latin Literature. BiblioLife. ISBN 978-0-554-32199-8.
  2. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2301/liburu-tabernak-antzinako-erroman/inprimatu
  3. https://www.informacion.es/opinion/2017/05/10/ab-urbe-condita-5940221.html
  4. Varron idazlea ez zegoen ados data horrekin. Haren ustez urtea K.a. 509 izan zen.
  5. Codex Mediceus.
  6. Charles W. Hedrick, History and Silence: Purge and Rehabilitation of Memory in Late Antiquity, University of Texas Press, 2000, ISBN 0-292-73121-3, 181-182 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]