Adriaen de Vries

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adriaen de Vries

ganberako margolari

1601 -
Bizitza
JaiotzaHaga, 1556 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaPraga, 1626 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
Lantokia(k)Augsburg
Florentzia
Milan
Erroma eta Turin
Mugimenduahumanismoa

Adriaen de Vries (Haga, 1545/46Praga, 1626ko abenduaren 15a[1]) flandriar eskultore manierista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florentzian Giambolognarekin egin zituen ikasketak. Europako erdialdeko manierismoak eman zuen artista nagusietakotzat hartua da. Karlos Emanuel Savoiako dukearentzat, Pragako Rodolfo II.arentzat eta Kopenhageko Kristian IV.arentzat lan egin zuen. Brontzezko eta harrizko lanak egin zituen, iturriak, batez ere; harenak dira Neptunoren iturria (Frederiksborgeko jauregia), Merkurioren iturria eta Herkulesen iturria, Alemanian, Augsburgon, azken biak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Adriaen de Vries Encyclopædia Britannica. (2012ko urtarrilaren 21ean begiratua)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adriaen de Vries Aldatu lotura Wikidatan