Afrikaren banaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Afrikaren banaketa[1] 1880ko hamarkada eta Lehen Mundu Gerra bitartean Europako botere nagusiek (Erresuma Batuak, Frantziako Hirugarren Errepublikak eta Alemaniako Inperioak, baita Belgikak, Italiak, Portugalek eta Espainiak ere) Afrikako konkista prozesua da.

XIX. mendearen bigarren erdian, inperialismo "informalatik" menperatze politiko zein ekonomiko zuzenera igaro zen. Lehia inperiala bideratzeko ahaleginek (batik bat Berlineko konferentziak[2]) porrot egin zuten. Metropolien aldarrikapen inperialista kontrajarriak Lehen Mundu Gerrako kausa nagusienetakoa da.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako potentziek prozesu kolonizatzailea hasi baino lehen Afrikaren lurralde gehienak ezezagunak ziren Europarrentzat. Baina hau guztiz aldatu egin zen Inperialismoaren garaian.

Afrikaren kolonizazio masiboa hasi baino lehen bazeuden bertako hiri edo portuak kontrolatzen zituzten potentzia europarrak. Baina kolonizazio modernotzat hartzen dena 1870 urtearen inguruan hasi zela esan daiteke.

Konkista prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europak kolonizatu aurretik zeuden zibilizazio afrikarren mapa diakronikoa —K.a. 500 eta K.o. 1500 urteen artean, gutxi gorabehera—.
Afrika banaketa-1880-1913
Mendebaldeko Afrikaren kolonizazioa.

Afrikaren kolonizaziora abiatu ziren lehen potentziak Britainia Handia eta Frantzia izan ziren. Hauek Magrebetik hasi zuten kolonizazioa, Afrikaren lurralderik ezagunena baitzen. Garai hartan Tunisia eta Egipto Otomandar Inperioaren probintziak ziren, baina hauek Frantziak eta Ingalaterrak konkistatu zituen hurrenez hurren, otomandarren gainbeheraz baliatuz. Baina potentzia bi hauek tentsio momentuak izan zituzten ere Suezeko kanalaren zabalkuntzaren ondorioz eta merkataritza bide hau nork kontrolatuko zuen lehiatuz. Afrikako gune hau oso garrantzitsua zen bi potentzientzat, bien asmoetan baitzegoen hura menperatzea. Ingalaterrak “inperio bertikala” deitu zuena osatu nahi zuen, Kairotik Lur Mutur Hirira joango zena. Frantziak bere aldetik Magreb osoa kontrolatu nahi zuen Afrikako kostalde Atlantikoa eta Indikoa lotzeko. Hala eta guztiz ere Azkenean Egipto Britainiar Inperioaren esku geratu zen honek Frantziari Tunisia kolonizatzen eman zion laguntzagatik, Italiak ere lurralde hau berarentzat nahi zuen-eta.

Pixka bat geroago Afrika beltzaren kolonizazioari hasiera eman zitzaion. Hainbat herrik, Belgika, Frantzia, Portugal eta Erresuma Batua hain zuzen ere, haien interesa erakutsi zuten lurralde hauek konkistatzeko. Hasiera batean herrialde ia gehienek Elkarte Geografikoak eraman zituzten bertara lurraldeak esploratzeko eta gero konkistari hasiera eman ahal izateko.

Honen adibidea izan zen Belgikako Leopoldo II.aren prozedura. Berak Belgikarako inperio kolonial bat nahi zuen eta ahalegin askoren ondoren Kongoan aurkitu zuen aukera. Orduan Bruselako Batzar Geografikoa deitu egin zuen Kongo ibaia esploratzeko eta horrela bertako errekurtsoak ustiatu ahal izateko. Monarka hau Stanley esploradorearekin ere elkartu zen eta honen ondorioz Kongoko Elkarte Internazionala eratu zuten 1879. urtean.

Beste alde batetik Frantziak bidalitako Brazza esploradoreak Kongo ibaiko eskuineko bazterra ikertu eta bertako erregearekin hitzarmen bat izenpetu zuen. Honen ondorioz Frantziak protektoratu bat ezartzen du bertan. Potentzia hau baita ere Senegal ibaitik sartzen da Afrikara eta bertatik kolonizazio prozesua ere hasten du.

Portugalek antzinatik zituen lurrak Afrikako kostaldean. Lur hauetariko bat Kongo ibaiko itsasoratzean kokatzen zen eta berak ere aldarrikatu zituen berarentzat barneko lurrak, Frantzia eta Belgikarekin arazoak sortu zizkionak.

Azkenik Erresuma Batuak Niger ibaitik eta Hegoafrikatik hasi zuen Afrika beltzaren konkista. Baina lurralde hauetako kolonizazioa aurretik hasita zeukan jada, 1861. urtean Nigerren dagoen Lagos portua kontrolatzen zuten eta herrialdearen barrualdearekin komertziatzen zuen.

Berlingo Konferentzia (1885)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Berlingo Konferentzia»
Berlingo konferentzia-marrazkia, 1885.

Orain azaldutako Kongoko lurrei buruzko gatazkak soluzionatzeko Alemaniako kantzilerra zen Bismarck konferentzia hau bilerazi zuen. Bertan 12 Europar estatu gehi AEBak eta Turkia bildu ziren. Beste batzuen artean hauek izan ziren bere helburu garrantzitsuenak:

  • Europako estatu kolonialen arteko oreka mantentzea diplomaziaren bidez eta arrazoi inperialistengatik sortutako gerra Europar bat ekiditzea.
  • Alemaniarako inperio kolonial bat eratzea, hau oraindik ez baitzituen Europatik kanpoko lurrak eta honek bere ekonomiaren hazkunderako oztopo izugarria suposatzen zelako.

Baina hala eta guztiz ere konferentzia honetatik atera ziren ondorioak bere helburuetatik baino askoz urrunerago joan ziren eta Afrikaren banaketa ia osoa egin zen. Beste ondorio batzuk hurrengoak izan ziren:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Estornes, Idoia. (1997). «Afrikaren banaketa: 1868ko krisia» in Urkizu, Patri; Arkotxa-Scarcia, Aurelia; Arkotxa, Fermin Pensées, études et voyages de 1835 : carnet inédit. Eusko Ikaskuntza; Euskaltzaindia, 63 or. ISBN 84-89516-47-2..
  2. (Ingelesez) Brantlinger, Patrick. (1985). «Victorians and Africans: The Genealogy of the Myth of the Dark Continent» Critical Inquiry 12 (1): 166-203..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]