Agramonteko sendategia

Koordenatuak: 41°49′09″N 1°49′24″W / 41.819036°N 1.823206°W / 41.819036; -1.823206
Wikipedia, Entziklopedia askea
Agramonteko sendategia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
UdalerriaTarazona
Koordenatuak41°49′09″N 1°49′24″W / 41.819036°N 1.823206°W / 41.819036; -1.823206
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1939
Erabileratuberkulosi-kontrako zentroa
preventorium (en) Itzuli

Agramonteko Tuberkulosiaren Aurkako Sendategia (Zaragoza, Espainia) Moncayo mendiaren magaletan, "Obispo tumbado" izeneko mendian, gaur egun itxita dagoen ospitalea zen. Eraikina hutsik eta egoera txarrean dago baina azkeneko urtetan bertan gertatzen omen diren fenomenoei esker, parapsikologiaren zaleen artean ospe handia lortu du. Eraikina, arkitektonikoki balore gabekoa, Tarazona hiritik gertu dago, balio handiko inguruan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina XX. mendearen hasierako da, bigarren hamarkadakoa. Espainiako Gobernuaren proiektua bertan famili aberatsentzako atseden-leku bat sortzea zen. Urte haietako turismoak lasaitasuna eta aire garbia bilatzen zuen eta irizpide horiekin 1930ean ireki zen. Espainiako Gerra Zibila amaitu arte horrela jarraitu zuen baina hau bukatu ondoren gizartearen baldintzak aldatu ziren. Aldi berean, Santa Anaren Karitateko Ahizpek eraikinaren ardura hartu zuten eta tuberkulosiaren aurkako sendategi moduan berrantolatu zuten. Gerra ondorengo urtetan tuberkulosia gaitz larria zen eta gaixoak herrietatik urrun gordetzen ziren, aire osasuntsuagoa zelako baina baita ere gaixotasuna ez zabaltzeko. Agramontekoaren kasuan gehien batean gaixoak emakumeak eta haurrak ziren. 1978ko urrian sendategia behin-betirako itxi egin zen eta eraikina abandonatu zen.[1]

Parapsikologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren egoera eta tokia jende askorentzat inspirazio iturri izan dira. Parapsikologiaren zaleek psikofoniak grabatu dituzte eta, haien ustez, mamuak eta espiritual ikusteko oso toki apropos da. Horrekin batera satanismoaren zaleentzat oso inguru egokia omen da. Hori guztia gtxi izango balitz, sendategiaren ondoan hilerri bat dago. Horrelako informazioek tokiaren ospea zabaldu dute.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lorenzo Fernández Bueno: 99 lugares encantados donde pasar una noche en vela. Bartzelona: Libros Cúpula, 2014, 158-159 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lorenzo Fernández Bueno, 158. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]