Al Aksa meskita

Koordenatuak: 31°46′34″N 35°14′09″E / 31.7761°N 35.2358°E / 31.7761; 35.2358
Wikipedia, Entziklopedia askea
Al Aksa meskita
المسجد الاقصى
Meskiten Zelaigunea
Al Aksa meskita
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Alde zaharJerusalemgo Hiri Zaharra
Kokapen fisikoaTenpluaren Mendia
Koordenatuak31°46′34″N 35°14′09″E / 31.7761°N 35.2358°E / 31.7761; 35.2358
Map
Historia eta erabilera
Foundation stone–laying ceremony 706
Al-Aqsa mosque fire 1969
Inaugurazioa717
Erlijioaislama
Edukiera5.000
Arkitektura
EstiloaIslamiar arkitektura
Dimentsioak37 (altuera) m
Atalakminarete: 4
Ondarea

Al Aksa meskita[1] (arabieraz: المسجد الاقصى‎, al-Masjid al-Aqṣā, ʔælˈmæsdʒɪd ælˈʔɑqsˤɑ ahoskatua, "meskita urrunena"), Jerusalemgo Meskiten Zelaiguneko multzo erlijiosoan dagoen meskita da. Islamaren tradizioak, Mahoma zelaigunetik zerura 621ean igo zela dio. Horregatik, meskita hau munduko hirugarren tenplu garrantzitsuena da.

Arrokaren Kupularen ondoren (690), lehen Al Aksa meskita Omeiatar dinastiak eraikitzen hasi zuen eta 710ean amaitu. Badaude frogaren batzuk, meskita, jatorrizko Jerusalemgo tenpluaren hondakin batzuen gainean eraikia izan zenarena. Egitura, bata bestearen atzean gertatu ziren lurrikarek suntsitu zuten, eta gutxienez bost aldiz berreraiki. Azken berreraikuntza handia 1035ean izan zen.

Al Aksa, Jerusalemgo meskita handiena da, 5000 pertsona har ditzake tenpluaren barnean eta inguruan. Estilo nahasketa bat jarraituz eraikia dago. Jerusalemgo Erresumaren garaian, meskita, jauregi gisa erabili izan zen, eta Salomonen Tenplua deitu zitzaion, izan ere, uste denez, Jerusalemgo lehen tenpluaren toki berean eraikia izan baitzen. Batzuetan estremisten erasoen jopuntu izan da, baina saiakera gehienak israeldar segurantza zerbitzuek zapuztuak izan dira.

Meskita inguratzen duen kanpo harresiaren zati bat Erosten harresia denez, juduek gurtua, hau "puntu bero" bat da, non, batzuetan, liskarrak gertatzen diren. Gertatu izan da, batzuetan, musulman batzuk, Erosten harresian otoitzen ari ziren judutarrei harriak bota izana. Bestalde, judu talde batek, Tenpluaren Mendiko Fededunak izenekoak, Jerusalemgo tenplua hortxe berreraikitzeko asmoa du.

Al Aksako Martirien Brigadek, izen hau, meskitatik hartu zuten, ziur aski, Ariel Sharonek toki honetan 2000n egin zuen bisita polemikoagatik. Bigarren Intifadaren piztailea izan zen, Al Aksako Intifada bezala ere ezaguna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]