VIA, herriaren bidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alderdi Kristau-Demokrata (Frantzia)» orritik birbideratua)
VIA, herriaren bidea
VIA, la voie du peuple
LehendakariaJean-Frédéric Poisson
Idazkari nagusiaBlandine Krysmann
Sorrera2001eko otsailaren 27a (FRS)
2009ko ekainaren 20a (PCD)
2020ko urriaren 20a (VIA)[1]
Egoitza nagusia40 bis Foch hiribidea 78120, Rambouillet[1]
Ideologia politikoaZentro-eskuina
Kristau-demokrazia
Kontserbadurismoa
Kideak15.000[2]
Nazioarteko kidetzaEuropako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM)
lepcd.fr

VIA, herriaren bidea (frantsesez: VIA, la voie du peuple) Frantziako alderdi politiko eskuindarra da. Kristau-demokraziaren jarraitzailea, 2001 eta 2009 urteen artean Errepublikazale Sozialen Biltzarra (frantsesez: Forum des républicains sociaux) izena zuen, eta, 2009tik 2020ra arte, Alderdi Kristau-Demokrata (frantsesez: Parti chrétien-démocrate, PCD)[3]. Christine Boutinek sortu zuen. Hasieran, Frantziako Demokraziaren Aldeko Batasunaren barneko joera bat izan zen, eta, egun, Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunaren barnean egon zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Résultats de recherche | Associations | journal-officiel.gouv.fr» www.journal-officiel.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  2. (Frantsesez) » Chiffres clés. (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  3. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]