Alderdi komunista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mailua eta igitaia, omunismoaren ikur nagusia, alderdi guztiek hartu zutena.

Alderdi komunistak komunismoa aldezten duten alderdi politikoak dira. Beraien ideologia eta praktika politikoak teoria marxistan oinarritzen da (bere edozein modalitate eta eskolatan) eta gizarte komunista ezartzean. Alderdi sozialista, sozialdemokrata eta laboristak XIX. mendearen bigarren erdian sortu ziren eta alderdi komunista aldiz, XX. mendearen lehen erdialdean, Lehen Mundu Gerraren (1914-1918), Iraultza Boltxebikea (1917) eta Internazional Komunistaren sorreraren ondorio bezala.

Izen hau hartu zuen lehen alderdia Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata boltxebikea izan zen; 1918ko martxoan Errusiako Alderdi Komunista izena izatera igaro zen, mentxebikeengandik desberdintzeko gehienbat.

Internazional Komunistaren parte ziren alderdiek izen hau izatea derrigorrezkoa bihurtu zen 1920an.

Munduko hainbat herrialdeetan daude zabaldurik eta askotan herrialde batean alderdi komunista bat baino gehiago dago, horien artean dauden desberdintasunak direla eta. Munduko alderdi komunista handiena Txinako Alderdi Komunista da, 2010 urtean 78 milioi kide izatera helzu zena. Beste herrialde batzuetan, alderdi komunistak debekaturik daude, hala nola Letonian, Lituanian, Estonian, Errumanian, Turkian eta Hego Korean.

Izar hau komunismoaren ikurra da.

Leninek, bere liburu "Zer egin?" eta "Pauso bat aurrera, bi pauso atzera"-n alderdi komunistaren eredua deskribatu zuen. Liburuen arabera, langile alderdia, jakintza marxistak eta borroka antikapitalista bultzatu behar ditu zentzu guztietan.

Euskal Herriko alderdi komunistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.