Alofono

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alofonoa hiztun arruntak hautematen ez duen hots aldaera da,[1] berak zein bestek ahoskatua. Esaterako, euskaraz ez dira berdin ahoskatzen beheranzko diptongo bateko bokal hertsia eta bokal hertsi silabagile antzeko bat, baina hiztun arruntak ez dira horretaz konturatzen. Transkripzio estua egitean, ordea, adituek diptongoko bokal hertsi hori erdibokal bezala /j/ edo /w/ idatziko dute eta ez /i/ edo /u/.

Beste adibide bat: herskari/hurbilkari ahostunak. Edozein hiztunek ez ditu bereiziko hitz hasieran edo hitzaren erdian, bokalen artean gauzatzen diren < b >, < d >, < g > soinu horiek, baina adituek badakite hitz hasieran benetan hersketa edo leherketa suertatzen dela normalean eta hitzen baitan, ordea, eta bokalen artean, normalean, hersketa baino hurbilketa gauzatzen da. Transkripzio fonetiko estu batean, hitz hasieran leherkari eta bokalen artean, hurbilkari gauzatzen dela idatzi behar da, ez leherkari.

Benetan gauzatzen diren giza ahotsaren soinuak zenbaezinak dira baina giza garunak soinu horiek guztiak multzo mugatu bateko etiketekin sailkatzen ditu giza-soinu guztiak. Benetan ekoitzitako soinu horiei guztiei alofono deritze, eta gizakiok ongi bereizten ditugun multzo mugatu horretan fonemak kokatuko genituzke. Dena den, sailkatuta eta deskribatuta dauden aldaera nagusiak hartzen dira, oro har, alofonotzat,[2] eta alofonoen multzoa ere mugatu behar da; fonema bakoitzeko alofono nabarmenenak besterik ezin da deskribatu fonetikan eta fonologian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miren Lourdes Oñederra Olaizola: Fonetika fonologia hitzez hitz. EHU. 2004.
  2. Miren Lourdes Oñederra Olaizola: Fonetika fonologia hitzez hitz. EHU. 2004. (39. or.).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.