Alonso de Orozco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alonso de Orozco

Bizitza
JaiotzaOropesa1500eko urriaren 17a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1591ko irailaren 19a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerlijiosoa eta idazlea
Santutegia
Irailaren 19
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaagustindar
Alonso de Orozcori eskainitako estatua Oropesan (Toledon).

San Alonso de Orozco Mena (Oropesa, 1500eko urriaren 17Madril, 1591ko irailaren 19), Espainiako Urrezko Mendearekin lotutako fraidea eta gai erlijiosoei buruzko idazlea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobel familiako jatorrizkoa, Talavera de la Reinan eta Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen. 1520an Santo Tomas Villanuevakoak San Agustinen Ordenan sartzeko esan zion eta horrela egin zuen 1523an. 1527an apaiza egin zen. Haurra zenean Toledoko katedralean airtu zen eta han musika ikasi zuen. 1530 eta 1537 artean Medina del Campon egon zen. 1538an, prior de Soriako priore izendatu zuten eta 1540an, Medinan. 1541an, Espainiako probintziaren definitzailea izendatu zuten. 1542tik 1544ra Sevillakoa eta 1544tik 1548ra Granadako priorea izan zen. 1545tik, Andaluziako bisitaria izan zen. 1542an amets baten edukia azaldu zuen; bertan Andra Mariak idazteko agindua eman zion eta, dirudienez, hori da bere lanen jatorria.

1549 Espainia Berrira joateko ontziratu zen baina, Kanariar uhartetan gaixorik, itzuli behar izan zuen. 1554an Valladolideko komentuaren priorea zenean, [Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a]]k errege preidkatzailea izendatu zuen eta, ondorioz, 1561an Madrilera joan zen, San Felipe komentura, Gortean instalatzeko. Komentu asko sortu zituen, tartean San Agustin Ordenaren mojen Santa Isabel komentua, 1589an.[1] Santuaren ospea zuen eta 1591, hil zenean, haren beatifikazioaren alde Lope de Vegak eta Francisco de Quevedok haien testigantzak eman zituzten. 1882ko urtarrilaren 15ean, Leon XIII.ak dohatsu aitortu zuen. 2002ko maiatzaren 19an, Joan Paulo II.ak santu izendatu zuen.[2]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alonso de Orozcok latinez eta gaztelaniaz idatzi zuen. Bere lanak garrantzi handia izan zuen eta bizirik zegoenean ere haren lan nagusien bilduma plazaratu zen: Recopilación de todas las obras (1554). Haren Lan Guztien bildumak ere XIX. eta XX. mendean argitaratu ziren: XIX. mendean Obras (1895-1896); XXI. mendean, Obras completas, (Biblioteca de Autores Cristianos).Bere lan batek, Consideraciones acerca de los nombre de Cristo, Luis de Leónen De los nombres de Cristo liburuan eragin zuzena izan zuen.

  • Las siete palabras que la Virgen Sacratísima Nuestra Señora habló, 1556;
  • Epistolario cristiano para todos los estados, 1567
  • Regla de vida cristiana (1542),
  • Vergel de oración y Monte de contemplación (1544)
  • Consideraciones acerca de los nombres de Cristo, 1544;
  • Memorial de amor santo (1545)
  • Desposorio espiritual (1551)
  • Bonum certamen (1562)
  • Victoria del mundo, 1566;
  • Arte de amar a Dios y al prójimo (1567, 1585)
  • Libro de la suavidad de Dios (1576)
  • Victoria de la muerte, 1583;
  • Tratado de la corona de Nuestra Señora (1588)
  • Guarda de la lengua (1590).
  • Historia de la reina de Saba (1565)
  • Catecismo provechoso
  • Examen de conciencia, 1551.
  • Tratado de la Pasión de Jesucristo en siete soliloquios
  • Las confesiones del pecador fray Alonso de Orozco, 1601.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonso de Orozco Aldatu lotura Wikidatan