Altzuza

Koordenatuak: 42°50′20″N 1°33′57″W / 42.838888888889°N 1.5658333333333°W / 42.838888888889; -1.5658333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Altzuza
 Euskal Herria
Doneztebe eliza.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaEguesibar
Administrazioa
Posta kodea31486
Geografia
Koordenatuak42°50′20″N 1°33′57″W / 42.838888888889°N 1.5658333333333°W / 42.838888888889; -1.5658333333333
Demografia
Biztanleria253 (2020:  −18)

Altzuza Eguesibarko kontzejua da. 2005eko urtarrilaren 1ean 279 biztanle zituen. Javier Saenz de Oizak diseinatutako Jorge Oteitzaren Oteiza Museoa herri honetan dago kokaturik.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzuza Eguesibarraren mendebaldean. Kontzejuak honako mugakideak ditu: iparraldean Esteribargo udalerria, ekialdean Eguesgo kontzejua, mendebaldean Ollokiko kontzejua, eta hegoaldean NA-150 errepidea eta Gorraitzko kontzejua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren lehen dokumentu idatzia 1105ekoa da, bertan Iruñeko katedraleko aterpea onuraduna den mahasti batzuen dohaintza agertzen da. 1268an ordaindutako hamarreko zerga liburuak erakusten duenez, Altzuza XIII. mendean Eguesibarko herririk populatuena zen. Egues kontzejuak baino bi bider biztanle gehiago zituen.

Dena den, ondorengo mendeetako krisialdi politiko eta gatazkek eragin latza izan zuten eta biztanleria galtzen hasi zen. 2000ko hamarkadan hainbat etxe berri eraiki dira antzinako herriaren inguruan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzuzako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
177 193 224 230 268 279 294 315

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Doneztebe eliza, XII. mendean eraikitako oinarri laukizuzeneko eliza da. Aurrealdea laua eta oinetan altxatutako prisma itxurako dorrea dauzka. Parrokia barruan XVII. mendearen bigarren erdiko erretaula nagusi barrokoa dago barruan.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Eguesibar eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa