Amalasunta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amalasunta

Italiako errege

534 - 535
Erresuma Ostrogotikoako erregeorde

526 - 534
Bizitza
JaiotzaRavenna, 498
HerrialdeaErresuma Ostrogotikoa
HeriotzaIsola Martana (en) Itzuli, 535 (36/37 urte)
Familia
AitaTeodoriko Handia
AmaAudofleda
Ezkontidea(k)Eutharic (en) Itzuli  (515 -  522)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAmali dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaarianismoa

Amalasunta[1] edo Amalasuintha (495-534/535) agintari ostrogodoa izan zen, erregin-ordetzan Italiako erresuma ostrogodoaren buru 526-534 urteen artean bere semearen izenezko erregetzan, eta baita geroago erregina nagusi gisa epe labur batez, hil zuten arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teodoriko Handiaren eta Audofledaren alaba gazteena zen[2] eta erromatar bertute eta kulturan sinesten zuen. Aitarekin batera dohaintzak egin zituen Erroman, adibidez Santi Cosma e Damiano basilika izango zenaren eraikuntzarako[3]. Ostrogodo gehienen kasuan bezala, arianismoa zen bere fede kristau zehatza.

Oso gaztetan, Traguilla izeneko esklabo batekin sekretuan ezkondu omen zen, baina ama Audofledak jakin zuenean, exekutatu egin zuten esklaboa ezkontza ezerezteko[4]. Hurrengoan, baimen dinastikoarekin,515ean, Amalasunta Etariko noble ostrogodoarekin ezkondu zen. Bi haur izan zituen harekin, Atalariko semea (errege bilakatuko zena) eta Matasunta. Atalariko 10 urterekin errege izendatzean, agintea praktikan eta ofizialki amak, Amalasuntak izan zuen, eta gerora ere, ikonografian semearekin batera botere posizioetan ageri ohi da, bere agintearen garrantzi pertsonalaren seinale[2].

Atalariko hiltzean, Amalasunta erregina bihurtu zen, baina ko-agintari bat izendatzea erabaki zuen, Teodato militar aristokrata. Botere-oreka bilatzeko mugimendua izan zen: Amalasunta kulturalki pro-erromatarrak nahi izan zuen jarrera godo itxienekin oreka lortu, baina jokaldia gaizki irten zitzaion. Botere posiziotik, Teodatok godoen etsaitasuna xaxatu zuen, eta Amalasunta militar godo batzuek preso hartu zuten, eta Martana uhartean gatibu gorde, Bolsena lakuan. Gatibu izatearekin aski ez eta bainua hartzen ari zela lakuan hil zuten bertan[4]. Bere aginte urteetan Justiniano I.a Ekialdeko enperadorearekin harreman diplomatikoak izan zituen, agian Italiako erresuma godoa Inperio Erromatar berritu batean integratzejo, eta agian horregatik Amalasunta erail zutenean Justinianok Italia erasotu zuen. Justiniano I.a Ekialdeko enperadorearekin harreman diplomatikoak izan zituen, eta Amalasunta erail zutenean Justinianok Italia erasotu zuen[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  2. a b The Oxford dictionary of Byzantium. Oxford University Press 1991 ISBN 0-19-504652-8. PMC 22733550. (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  3. (Gaztelaniaz) Damiano, Basilica dei SS Cosma e; Imperiali, Via dei Fori; Imperiali, 1 Via dei Fori; N, 1 41° 53' 35 9772"; E, 12° 29' 13 2". (2019-01-12). «Basílica de los Santos Cosme y Damián» Turismo Roma (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  4. a b Calvo, Rebeca. «Amalasunta» www.lawebdehumada.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  5. (Ingelesez) «Amalasuntha | queen of the Ostrogoths» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).