Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Libertarioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Libertarioa
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ideologialiberalismo klasikoa, liberalismo kulturala, Liberalismo ekonomikoa, fiscal conservatism (en) Itzuli, Laissez fairea, eskuineko libertarianismoa, noninterventionism (en) Itzuli, minarkismoa, Anarkokapitalismoa eta agorism (en) Itzuli
Kokapen politikoasyncretic politics (en) Itzuli eta zentro-eskuin
Jarduera
KidetzaInternational Alliance of Libertarian Parties (en) Itzuli
Kide kopurua511.277 (2017ko uztaila)
Agintea
LehendakariaAngela McArdle (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1971ko abenduaren 11
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: libertarians Twitter: LPNational Youtube: UCcCicSfSLjc8AD46Zvo_zYA Edit the value on Wikidata

Alderdi Libertarioa (ingelesez: Libertarian Party) Estatu Batuetako alderdi politiko libertarioa da. 1971ko abenduaren 11n sortu zuten. Bere hauteskunde promesen artean, Estatuaren esku-hartze ekonomiko minimoa, erabateko desarauketa eta zergen murrizketa handia lortzea dago.[1]

Bere hauteskunde-plataforma filosofia liberaleko elementuetan oinarritzen da, hala nola merkatu libreko ekonomia kapitalistaren defentsan (laissez faire), eskubide indibidualetan, hala nola elkartzeko eta sexu-orientaziorako askatasunean eta jabetza pribatuan. Era berean, pertsonen zirkulazio askearen aldekoak dira herrialdeen artean, eta migraziorako gutxieneko erregulazioak.

Defentsa pertsonalerako armak edukitzeko, prostituzioa zigortzen duten legeak indargabetzeko eta erabilera pertsonalerako drogak eduki eta kontsumitzeko eskubidearen alde dago. Derrigorrezko soldadutzaren eta interbentzionismo militarraren aurka dago atzerriko nazioetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]