Amoxidazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amoxidazioa, amoniakoa eta oxigenoa erabiliz nitriloak ekoizteko prozesu industriala da. Ohiko substratuak alkenoak dira. Batzuetan, Sohio prozesua esaten zaio Standard Oil of Ohio enpresaren omenez 1957an egin zuelako lehen aldiz amoxidazioa[1].

Prozesu horren aplikazio garrantzitsu bat akrilonitriloaren ekoizpena da:

CH3CH=CH2 + 3/2 O2 + NH3 → NCCH=CH2 + 3 H2O

Horrela, urtero milioika tona akrilonitrilo sortzen dira. Azetonitrilo disolbatzailea prozesu horren azpiproduktua da[2].

Alkenoen amoxidazioak hidrokarburo asegabeen posizio alilikoan dauden C-H lotura ahulak aprobetxatzen ditu.

C-H lotura bentzilikoak ere amoxidatu egin daitezke eta horrek beren C-H loturen ahultasuna islatzen du. Horregatik, zianopiridinak (adibidez, 3-zianopiridina, niazinaren aitzindaria) eta bentzonitriloak metilpiridinetatik eta toluenotik sortzen dira, hurrenez hurren.

Dinitriloak amoxidazio bikoitzaren bidez sortzen dira, hala nola ftalonitriloak (ftalozianinen aitzindaria) eta tereftalonitriloak, biak xilenoetatik abiatuta.

Katalizatzaile tipikoak banadio eta molibdeno oxidoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Sohio Acrylonitrile Process» American Chemical Society (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).
  2. «Sohio Acrylonitrile Process» archive.vn 2013-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-12-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]