Amsterdamgo Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itunaren sinatzaileak Amsterdamen.

Amsterdamgo Ituna nazioarteko itun bat izan zen, Europar Batasuneko 15 estatu kideek[oh 1] 1997ko urriaren 2an Amsterdamen izenpetu zutena.[1] Europar Batasunaren Tratatua erreformatzeko testua izan zen, eta 1999ko maiatzaren 1ean sartu zen indarrean, Batasuna osatzen zuten herrialdeetako parlamentuek berretsi ondoren.

Amsterdamgo Itunaren helburu garrantzitsuenak hauek izan ziren: herritartasuna eta banakoen eskubideen garrantzia azpimarratzea, Europako Parlamentuaren eskumenak handitzea eta demokrazia indartzea, lan jarduerei buruzko politika bateratua sortzea, eta askatasun, segurtasun eta justizia esparruetan elkarlana bultzatzea. Europa eraikitzeko aurrerapausua izan zen askoren hitzetan, baina gutxitxotzat ere jo izan zen, ekialdeko Europako herriei lekua egiteko erreforma instituzionala egin ez zelako.[1]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Batasuneko hamabost ministroek Amsterdamgo Ituna hitzartu dute. Euskaldunon Egunkaria, 2001ko otsailak 27, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]