Analfabetismo funtzional

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autobusen ordutegia erakusten duen taula, Asiako idazkera batean. Autobusen ordutegia ulertzeko zailtasun handiak dituen pertsona bati buruz, hedaduraz, analfabeto funtzionala dela esaten da (hizkuntza horretan).

Analfabetismo funtzionala edo iletrismoa irakurtzeko, idazteko eta oinarrizko kalkuluak (batuketak, kenketak, biderketak...) egiteko aparteko zailtasuna da, eguneroko bizimoduari aurre egitea eragozten duena. Beraz, analfabetismoaren adieratik bereizten da, analfabetismoa irakurtzeko eta idazteko gaitasunik ez izatea delako.

Hedapenaz, analfabeto funtzional direla esaten da irakurtzen eta oinarrizko kalkuluak egiten jakin badakiten pertsonei buruz, baina horrelako kontuetan batere arituak ez direnean, eta ozta-ozta moldatzen direnean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.