Antikapitalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Munduko industri langileen posterra (1911)

Antikapitalismo hitzak kapitalismoaren aurka egiten duten, ideia, mugimendu eta jarrera anitzak deskribatzen ditu. Antikapitalistak, hitzaren zentzu zehatzean, kapitalismoa beste sistema batekin ordezkatu nahi dutenak dira.

Dena dela, badira partzialki antikapitalista bezala definitu daitezkeen ideiak, bakarrik kapitalismoaren zenbait alderdi ordezkatu edo kendu nahi duten aldetik, sistema kapitalista osoa baino.

Anarkismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Anarkismo»

Anarkistek, estatuaren ezeztatze osoa defendatzen dute, anarkista askok kapitalismoaren aurka eginez, menderatze soziala, aberastasun desberdintasuna, nahigabeko erlazioak eta bortxazko hierarkia (banakakoek soldatapeko lanean aritzeko jasaten duten presioagatik) ahalbidetzen duela argudiatuz. Teoria anarkista batzuk kapitalismoaren aurka egiten dute bere osotasunean, kapitalismoarekin loturiko erakunde batzuk babesten dituzten bitartean, hala nola, merkatuak (mutualista batzuk babesten dituztelarik) eta urrunago joanda, baita jabetza pribatua ere (anarkista indibidualista batzuk sostengatua).

Ekofeminismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Ekofeminismo»

Ekofeministek kapitalismoari egiten dioten kritika nagusiena, mundua, ustiatu eta gizakiaren nahien araberako itxura berria eman behar zaion errekurtsu biltegi modura definitu izana da. Kapitalismoak gizakien arteko eta gizaki eta mundu naturalaren arteko harremanak ere higatu dituela uste dute. Ekofeministek kapitalismoa "emakumeen, naturaren eta herrien kolonizazioan oinarrituriko" eraikin patriarkal modura ikusten dute.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristo lukurariak Tenplutik botatzen

Eliza Katolikoak lukurreria debekatzen du, baina erreforma protestantearekin eta Aita Santuaren irakaspen dogmatikoaren aurkako bere iraultzarekin batera eta ostean, Ilustrazioarekin eta Aita Santuaren irakaspen moralen ukoarekin, denborarekin "Europa kristauak" interesak kobratzearen zenbait era onartu zituen, zenbait aldaketa sozial baimenduz, feudalismoa beste gobernu-mota batzurengatik ordezkatua izan zenean.

Kristautasuna kapitalismoaren hainbat kritiken iturria izan da, batez ere beraren alderdi materialistagatik. Zenbait mugimendu pre-sozialistek, ebanjelioetatik hartu zituzten zenbait printzipio, neurrigabeko irabazi, diruzalekeria eta berekoitasunaren moduko "baloreei" aurre egiteko. Gaur egun, badira hainbat sinesbide protestante (bereziki Ameriketako Estatu Batuetan) kapitalismoarekin adiskidetu direnak edota kapitalismoaren alde egiten dutenak, bereziki sozialismo sekularrari aurre egiterako orduan.

Islamak dirua interesekin uztea debekatzen du, finantza-kapitalismoaren funtzionatzeko modua, dena den, banku islamiarrek bideak garatu dituzte etekinak ateratzeko, tradizionalki interesarekin antolatzen diren transakzioen bitartez. Hauek dira metodo batzuk: etekinen banaketa (Mudharabah), zaintzea (Wadiah), proiektu partekatuak (Musharakah), kostu gehigarria (Murabahah) eta leasinga (Ijarah).

Faxismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stanley Payne-ren arabera, faxismoak ekonomiarekiko hurbilketa korporatibista du; ekonomia estatuaren beharren menpe jartzea du helburu, jabetza pribatua mantentzen den bitartean.[1] Payne-k idatzi zuen, mugimendu faxista desberdinek "eskala handiko kapitalismoa eta industria nagusien autonomia (edo, zenbait kasutan, existentzia bera) ezabatzea" zutela helburu. [2]

Eskuineko zenbait libertariok, faxismoa antikapitalista dela argudiatzen dute, gobernu faxistek enpresa pribatu eta ekoizpen-bideak zituzen beste norbanakoak interes nazionalen arabera jokatu (jabetza-eskubideak urratuz, beraz) eta errentagarriak ez ziren langile-kopuruak kontratatzera behartu zituztelako.

Zenbait idazlek faxismoa marxismo eta kapitalismoaren arteko hirugarren bide bat zela argudiatzen dute.[3] Faxismoak lur-jabe eliteak babestu zituen, langilegoaren goranzko boterearen erreakzio modura.[4] Faxistek jabetza pribatuaren jabegoaren alderdia babestu zuten - baita ekoizpen bideen eta kapital produktiboaren jabetza pribatua ere - baina jabetza hori arautu beharko zela esan, "komunitatearen onura norbanakoarenaren aurretik doalako."[5]

Naziek, balizko konspirazio judu batean zuten sinesmena zela eta, finantza kapitalismo, ezarritako interes eta neurrigabeko irabazien aurkako sutsuak izan ziren. [6] Adolf Hitlerrek Mein Kampfen idatzi zuen "Estatuaren jarrera kapitalarekiko, konparatiboki sinple eta argia izango zela. Helburu bakarra kapitala estatuaren menpeko jarraitzen zuela ziurtatzea zela". Hitlerrek desberdintasun argia egin zuen "lan sortzailaren ondorio garbia den kapitalaren eta espekulazio finantzieroaren ondorio garbia den kapitalaren" artean.[7]

Hitlerrek Gottfried Feder ezagutu zuen 1919ko udan, eta Feder Hitlerren mentore bihurtu zen finantza eta ekonomian. Berak inspiratu zuen Hitlerren aurkakotasuna "Finantza kapitalista juduari." [8] Marxisten arabera, faxismoa estatu kapitalismoaren beste aurpegi bat da, laissez faire kapitalismoa krisian egon eta gobernuaren esku-hartzea beharrezkoa denean azaltzen dena.[9][10] Faxistek giza-harremanen ikuspegi darwinista soziala izan dute. Euren helburua norbanako "hobeak" sustatu eta debilak paretik kentzea izan da.[11] Lawrence Britt-en arabera, botere korporatiboa babestea faxismoaren ezinbesteko zatia da.[12] Gaetano Salvemini historialariak 1936an argudiatu zuen faxismoak zergapekoak egiten dituela enpresa pribatuen erantzule "Estatuak ordaintzen dituelako enpresa pribatuen hanka-sartzeak... Etekinak pribatu eta norbanakoarenak dira. Galerak dira publiko eta sozialak".[13]

Ludwig von Mises ekonomilari liberal klasikoak faxismoa kolektibista eta antikapitalista zela esan zuen. Mises-en arabera, faxismoak jabetza pribatua mantentzearen ilusio bat mantentzen zuen, norbanakoek ezin zutelako euren jabetza nahi zuten modura erabili, merkatu libre baten funtzionamenduarekin lerrokatzen ez ziren gobernuak maiz ateratzen zituen erregulazioen ondorioz (enpresa-sektoreetan gobernuaren aliatu zirenen interesak babestuz).[14]

Robert Paxton historialariaren arabera, faxisten antikapitalismoa oso selektiboa zen; faxistek helburu zuten sozialismoa, Nazional Sozialismoa baitzen, zeinak bakarrik kanpotar edo arerioen (baita barne-arerioak ere) jabetza eskubideak ukatzen zituen. Barne-ekoizleak ordea, bultzatzen zituzten.[15]

Kontserbadorismo eta tradizionalismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira kontserbadorismoaren zenbait elementu ez daudenak kapitalismo liberalarekin eroso. Europan bereziki, zenbait kontserbadore deseroso egon dira kapitalismoak kultura eta tradizioetan izan duen eraginarekin. Horren adibide dira Frantziar Iraultza, Ilustrazioa edota liberalismo indibidualistak teoria politiko eta praktika sozial instituzionaliza modura izandako garapenaren aurka kontserbadoreek eginiko oposizioa, hierarkia sozial, praktika eta erakunde tradizionalen defentsan. Nazioarteko kapitalismoaren zenbait erari aurre egiten dion joera protekzionista ere badago.

Paleokontserbadorismoa eta beste ideologia tradizionalistak askotan daude etika kapitalista eta honek gizartearen osotasunean dituen eraginekin borrokan, zeinak orden sozialarentzat ezinbestekoak diren tradizio eta hierarkien gainbeheraren erruduntzat jotzen dituzten. Nazionalismoarekin lotura duten taldeek uste dute, kapitalismoaren zenbait alderdik, merkataritza askea kasu, nazio-subiranotasunaren aurka doala eta barne-industria eta nazio-ohiturak babestu behar direla, garrantzia gehiago emanez azken honi, etekin ekonomikoari baino.

Sozialismo eta komunismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sozialismo» eta «Komunismo»

Sozialismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sozialismoaren baitan, badira antolakuntza ekonomiaren zeinbat teoria, produkzio-baliabideen eta ondasunen esleipenaren jabego publikoa edo langileena jabego zuzena defendatzen dutena, eta norbanako guztientzat ondasunetarako sarbide berbera ezaugarri modura duen gizartea, konpentsazio metodo igualitario batekin.

Sozialistek ekonomiaren kooperatibismo edo nazionalizazioaren alde egiten dute, herritarrek estatua demokratikoki kontrolatzen duten bitartean, nahiz eta zenbait filosofia ez-demokratiko egon diren. Estatuaren jabegoa edo langileen kooperatiba ekoizpen bideen jabego pribatuaren aurka dago, zeina kapitalismoaren ezaugarri nagusienetariko bat den. Sozialista gehienek kapitalismoak boterea, aberastasuna eta etekinak, era ez bidezko batean kontzentratzen duela diote, kapitala kontrolatzen duen biztanleriaren segmentu txiki baten esku jarriz.

Komunismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunismoa eta marxismo iraultzailea ez datoz bat liberalismo ekonomiko eta kapitalismoarekin oinarrizko kontuetan, komunismoak ekoizpen bideen jabego komuna babesten duen aldetik, gizarteari emanez ekonomiari buruz erabakiak hartzeko aukera, jabego pribatua eta gobernua ezeztatuz. Friedrich Engels, teoria sozialista modernoaren sortzaileetariko batek, kapitalismoaren produkzio anarkia deseginez, jarduera ekonomikoaren razionalizazioa lortzeko teknologia modernoaren aplikazio zabala erabiliko zuen gizarte baten sorrera defendatzen zuen. [16]

Marxismoak ekoizpen bideen jabego kolektiboa defendatzen du, lanaren esplotazioaren bukaera eta azkenik, estatua bera ere indargabetzea, luzera indeterminatu bateko erdiko fase batekin, zeina estatua, kapitalismoaren azken arrastoak deuseztatzeko erabiliko den. Estatu komunista batzuk, kapitalismoa deuseztatu zutela aldarrikatu zuten, baina teorista marxista batzuk, estatu hauek antikapitalista baino, estatu-kapitalista modura definitu zituzten. [17][18]

Sozialdemokrazia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sozialdemokraziari dagokionez, berau XIX. mendeko azken laurdenean sorturiko korronte sozialista erreformista izanik, ez du kapitalismoa iraultzaren bitartez ezeztatzea proposatzen, baizik eta kapitalismoaren efektu negatiboak erreforma sozialen bitartez egitea baizik. Jatorrian, sozialdemokratek merkatu-ekonomia, estatutik planifikaturiko ekonomia bategatik ordezkatzea proposatzen zuten, era honetan, industria gehienak estatuaren esku egongo lirateke. Gaur egun, sozialdemokraziak ekonomia misto eta ongizatearen estatuaren alde egiten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Roger Griffin. The Nature of Fascism. Routledge. 1993. 6. orr.
  2. Payne, Stanley (1996). A History of Fascism. Routledge. ISBN 1-85728-595-6 10. orr.
  3. Peter Davies eta Dereck Lynch. Routledge Companion to Fascism and the Far Right. Routledge 2003, 101. orr.
  4. Fascism. Encyclopedia Britannica
  5. Richard Allen Epstein, Principles for a Free Society: Reconciling Individual Liberty With the Common Good, De Capo Press 2002, 168. orr.
  6. Frank Bealey eta beste. Elements of Political Science. Edinburgh University Press, 1999, 202. orr.
  7. Adolf Hitler, Mein Kampf, Murphy itzulpena
  8. Ian Kershaw, Hitler: A Profile in Power, I Kapitulua (London, 1991)
  9. Grant, Moyra. Key Ideas in Politics. Nelson Thomas, 2003, 63. orr.
  10. Daniel Guerin, Fascism and Big Business, http://www.marxists.org/history/etol/writers/guerin/1938/10/fascism.htm
  11. Alexander J. De Grand, Fascist Italy and Nazi Germany, Routledge, 1995. 47. orr.
  12. Britt, Lawrence, 'The 14 characteristics of fascism', Free Inquiry, 2003ko udaberria, 20. orr.
  13. Salvemini, Gaetano. Under the Axe of Fascism 1936.
  14. von Mises, Ludwig. Socialism 1951.
  15. Paxton, Robert The Anatomy of Fascism Knopf: New York, 2004.
  16. Socialism: Utopian and Scientific Marxists.org webgunean
  17. Friedrich Pollock, "State Capitalism: Its Possibilities and Limitations," Studies in Philosophy and Social Science, IX, 2 (1941), 200-255.
  18. Tony Cliff, State Capitalism in Russia (1955)