Antonino Pio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonino Pio


15. Erromatar enperadorea

138ko uztailaren 10a - 161eko martxoaren 7a
Hadriano - Marko Aurelio, Luzio Vero
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTitus Aurelius Fulvus
JaiotzaLanuvium (en) Itzuli86ko irailaren 19a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaLorium (en) Itzuli161eko martxoaren 7a (74 urte)
Hobiratze lekuaSant'Angelo gaztelua
Heriotza moduaberezko heriotza: izurri bubonikoa
Familia
AitaTitus Aurelius Fulvus, Hadriano
AmaArria Fadilla
Ezkontidea(k)Faustina Maior
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAntonines (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 34872570 Edit the value on Wikidata

Antonino Pio[1] , latinez Titus Aurelius Fulvus Boionius Arrius Antoninus Pius, (86ko irailaren 19a - 161eko martxoaren 7a) Erromako enperadorea izan zen, 138tik hil zen arte, Antoninoen dinastiari izena ematen diona.

Estreinako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tito Aurelio Fulvo 89ko kontsularen semea, gaur egungo Nîmes-en jaio zen. Aita hil ondoren, Arrio Antonio aitonarekin hezi zen, zein kultura zabaleko gizona eta Plinio Gaztearen laguna zen.

Kuestor eta pretor izan ostean, 120an kontsul hautatu zuten. Hadrianok Italiako lau prokontsuletako bat izendatu zuen. Asia probintziako prokontsula ere izan zen. Hadriano enperadoreak 138ko otsailaren 25ean oinordeko aukeratu zuen, (lehen aukeratua, Elio Vero, hil baitzen), baldin eta oinordekotzat Marko Aurelio (Hadrianoren iloba) eta Luzio Vero hartzen bazituen.

Agintean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago enperadore honen jarduerari buruzko informazio handirik. Erromatar Inperioko administrazioa murriztu zuen, batez ere Italiatik kanpokoa.

Antonino Pioren lehen eginkizunetako bat Hadriano jainko izendatzeko Senatuari eskatzea izan zen. Ahalegin horregatik Pio goitizen jaso omen zuen. Beste bi arrazoi badaude. Alde batetik, aitaginarreba zaharra Senatuan zaintzen zuen; beste aldetik, Hadrianok hiltzera zigortutakoak aske utzi zituen.

Agintaldi baketsua izan zen. Mauretania, Judea eta Britanian matxinadak sortu ziren, baina garrantzia txikikoak. Britanian, Antoninoren Harresia eraiki zen, baina berehala utzi zuten. Horri esker, tenpluak, antzokiak eta mausoleoak eraikitzeko dirua eta astia izan zuen.

Etxeko hartu-emanetan Antoninok ez zeukan hainbeste zorterik. Emaztea, Faustina Zaharra ezaguna zen fideltasuna ezarengatik. Hala ere, Antoninok azken uneraino maite zuen, haren hirugarren urtean agintean hil baitzen Faustina Zaharra. Haren omenez, neska umezurtzentzat etxe-sare bat ordaindu zuen Antoninok. Lau seme-alaba zituzten. Hiru gaztetan hil ziren. Laugarrena, Faustina Gaztea, Marko Aurelioren emaztea izatekoa zen.

Sukarrak hil zuen Antonino Pio 161eko martxoaren 7an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonino Pio Aldatu lotura Wikidatan