Antonio Ruiz Soler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Ruiz Soler

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Ruiz Soler
JaiotzaSevilla1921eko azaroaren 4a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril1996ko otsailaren 6a (74 urte)
Hobiratze lekuaSan Fernando hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, aktorea eta dantzaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaSpanish dance (en) Itzuli

IMDB: nm0031364 Allmovie: p237189
Discogs: 3122587 Find a Grave: 7291287 Edit the value on Wikidata
Rosario eta Antonio, c. 1943

Antonio Ruiz Soler (Sevilla, 1921eko azaroaren 4a - Madril, 1996ko otsailaren 5a), Antonio el bailarin izengoitiz ezaguna, espainiar dantzari eta koreografoa izan zen. Realitorekin ikasi zuen dantza flamenkoa, eta Angel Pericet eta Mme. Fedorovarekin, berriz, dantza klasikoa. Espainiar ballet flamenkoa eta klasikoa maisutasunez bateratu izana izan zen, hain zuzen ere, Antonioren lorpen handienetakoa. 1928an dantzatu zuen lehen aldiz jendaurrean, eta hamabost urtez bikotea osatu zuen Rosario dantzariarekin, Chavalillos sevillanos bikotean. Baina arrakasta Alfontso XIII.a eta Viktoria Eugenia errege-erreginen aurrean egindako emanaldiarekin lortu zuen, lehen aldiz. 1946an Sarasateren Zapateado estreinatu zuten, Mexikoko Bellas Artes antzokian. Nazioarteko zenbait bira egin zituen bikoteak, baina 1952an bikotea hautsi egin zen, eta 1953an Antoniok bere ballet-konpainia sortu zuen. Nazioarteko ospea lortu zuen dantza flamenkoa interpretatzeko erakutsi zuen trebetasunari esker. Haren ballet-ikuskizun nagusietan aipagarriak dira Fallaren El amor brujo, Albénizen Rapsodia española, E. Halffterren Sonatina, Antonio Solerren Sonatas eta abar. Espainiako dantzen dantzari bikainenaren ospea du nazioartean, dantzaren alor guztietan trebetasun handia erakutsi baitzuen, hasi flamenkotik eta bolerora; bera izan zen martinetea dantzatzen lehena eta birtuosismo aparta erakutsi zuen zapateatuetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]