Arakne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arakne
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
FormakArmiarma
Ogibideaehulea
Familia
AitaIdmon (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Phalanx (en) Itzuli
Seme-alabakCloster (en) Itzuli
Anai-arrebakPhalanx (en) Itzuli

Mitologia grekoerromatarrean, Arakne[1] (antzinako grezieraz ἀράχνη, "armiarma"), ehule hilkor bikain bat izan zen, greziar mitologiako Atenearen baliokide den Minerva, artisautzaren jainkosa, baino trebeagoa izateaz harrotzen zena. Jainkosa irainduta sentitu zen, eta bien artean lehiaketa bat antolatu zuen, baina, Ovidioren arabera, Araknek aukeraturiko gaia, jainkoen maitasun harremanak, Minervak iraingarritzat hartu zuenez, Arakne armiarma bihurtu zuen.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakneren fabula berandu gehitua izan zen greziar mitologian. Mitoa ez da ontzi margolari atikarren lanetan agertzen. Ostera, Ovidioren Metamorfosiak eta Vergiliusen Georgikak direlakoetan aipatzen da. Iturri hauek erromatarrak direnez, jainkosa Minervarekin identifikatzen dute.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakne Idmon Kolofongoaren alaba zen, artilea, Tiroko gorrindolez tindatzeagatik ospetsua zen tindagin bat. Ospetsua zen Lidiako Hipepan, lantegia zuen lekuan, brodatu eta ehunketarako zuen trebezia handiagatik.

Jasotzen zituen laudorioek azkenean harropuztu zuten, hain non Minerva, gerra, arteak, jakinduria eta artisautzaren jainkosa baino trebeagoa zela esaten hasi zen. Jainkosa haserretu zen, baina damutzeko aukera eman zion Arakneri. Atso baten itxuran agerturik, Arakneri jainkoak ez iraintzeko abisatu zion. Gazteak barre egin zion eta ehunketa lehiaketa bat proposatu zion, non bere nagusitasuna erakutsi ahal izango zuen. Minervak mozorroa kendu zuen eta lehiaketa hasi zen.

Minervak Neptunoren aurka lortu zuen garaipenaren ezkena ehundu zuen, Atenaseko hiritarrak, hiria bere omenez izendatzeko inspiratu zituena. Ovidioren istorio latindarraren arabera, Arakneren tapizak, animaliz mozorrotutako jainkoen desleialtasunen hogeitabi jazoera irudikatzen zituen: Jupiter Ledarekin, Europarekin, Danaerekin... desleial izaten.

Minervak berak ere onartu zuen Arakneren lana akatsgabea zela, baina jainkosa asko haserretu zen bere arerioak aukeratutako eskenengatik. Azkenean burua galduz, Arakneren tapiza eta ehuntzeko makina suntsitu zituen, bere anezkarekin joz, baita Arakne ere buruan. Araknek, bere ganorabakokeria ikusi eta lotsak jota geratu zen. Ihes egin eta urkatu egin zen.

Ovidioren istorioan, Minerva Araknetaz gupidatu zen. Irabelar zukuz bustiz, soka nasaitu zuen, armiarma sare bihurtu zena, Arakne bera, armiarma bihurtuz. Istorioak, ehungintzaren jatorria, armiarmen imitazio bat dela iradokitzen du, eta lehenik Asia Txikian hobetua izan zela.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakneren Fabula, mitoaren irudikapena, Diego Velazquezena. 1644 eta 1648 bitartean.

Arakneren metamorfosiari buruzko Ovidioren istorioak, Edmund Spenserren Muiopotmos satira heroikoko atal baterako materiala eman zuen. Spenserren egokitzea "Ovidioren istorioa isabeldar munduaren garaian berrinterpretatzen duena", Arakneren ondorengo izan zen Aragnollek, Klarion tximeleta-heroiaganako zuen gorrotoari buruzko azalpen arrazional bat emateko pentsatua dago.

Arakneren istorioak, Diego Velazquezen margolanik ezagun eta interesgarrienetako bat inspiratu zuen: "Arakneren fabula", "Iruntzaileak" bezala ezagunagoa dena, non, margolariak, mitoko bi une garrantzitsu irudikatzen dituen: Aurrean, Arakne eta jainkosaren arteko lehia (ehungile gazte eta zaharra), eta, atzean, Europaren Bahiketa, Tizianoren bertsioaren kopia bat dena (edo Rubensek eginiko azken honen kopia). Honen aurrean, Atenea agertzen da Arakne zigortzen duen unean. Mitoa, sorkuntza eta imitazioa, jainkoa eta gizakia, irakaslea eta ikasleari buruzko hausnarketa bihurtzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]