Arapha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arapharen kokapena

Arapha, Tigris ibaiaren ekialdeko zatiko erresuma hurritar bat izan zen. K.a. 1800ean aipatua da, Nawarretik gertu eta Urkeshetik ekialdera zegoena. Arapha, gaur egungo Kirkuketik oso gertu zegoen. Izena, antzinako asirierako Arabkhatik dator.

Hurritak, inguru honetan ezarri ziren K.a. 2000. urte inguruan, Akad erori ondoren. Babiloniaren erorketak K.a. 1600 igaro eta gutxira, denbora batez mesede egin zion erresumari, baina K.a. 1500 inguruan, jada Mitanniren basailua zen, erresuma honetara erantsia izan zelarik K.a. 1450ean, Shaushtatar erregearen erregealdian. Antzinako Nuzi den Yorgan Tepeko indusketek, hurritar objektu ugari argitara eman dituzte.

1948an, North Oil Companyk langileen bizigune bezala eraikitako Kirkukeko auzo bat, Arapha izenarekin bataiatua izan zen. Gaur egun, bertako biztanle gehienak, asiriarrak dira.

Erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kipi-Teshup?
  • Iti-Teshup

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]