Arkab Posterior

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arkab Posterior
Behaketa
Distantzia Lurretik42,806 pc
Itxurazko magnitudea (V)4,27, 4,601, 3,183, 2,935, 2,931 eta 4,178862
Magnitude absolutua1,2
Mota espektralaF2/3V
Metaltasuna−0,39
KonstelazioaSagittarius
Abiadura erradiala11,5 km/s
Igoera zuzena290,80473937083 °
Deklinazioa−44,79977919694 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa3,56 Eguzki erradio
Masa1,43 M☉
Argitasuna20 L☉
Izendapenak

Arkab Posterior2 Sagittarii / β<su>2 Sgr / HD 181623) +4,28ko itxurazko magnitudeko izar bat da. Arkab Priorrekin1 Sagittarii) batera Beta bayerren izendapena konpartitzen du, Sagitarius konstelazioan, bi izar hauek elkarrengandik erabat independenteak diren arren. Arkab Posterior 139 argi-urteko distantziara dago, Arkab Prior baino hiru aldiz hurbilago. Arkab izena arabierazko Al'Urkubetik dator, arkulariaren Akilesen tendoia bezala itzultzen dena. Era berean, Zakariya al-Qazwini pertsiar astronomoak izar hau, Rukbat (α Sagittarii) eta Arkab Priorrekin batera Al Suradain, "bi Suradak" (basamortuko hegaztiak) bezala ezagutzen zuen.

Arkab Posterior F2III espektro motako izar erraldoi bezala katalogatua dago, 6900 kelvineko tenperaturarekin eta gure eguzkiarena baino 27 aldiz handiagoa den argitasunarekin, ia guztia argi ikusgarri bezala igorria. Bere masak eta diametroak, hurrenez hurren gure eguzkiarenak baino 2 eta 1,4 aldiz handiagoak direnak, Arkab, izatez, izar erraldoi bat ez dela adierazten dute, baizik eta hidrogeno fusioaren azken etapetan dagoen sekuentzia nagusiko izar bat. 1200 milioi urte inguruko adinarekin, gehienez ere azpierraldoi bat da. Bere metal ugaritasunari dagokionez, gure eguzkiarenaren 2/3 ditu ([Fe/H] = -0,17).

Arkab Posteriorren errotazio abiadura gutxienez 126 kilometro segundokoa da, eguzkiarena baino 63 aldiz handiagoa, bira bat 1,4 egun baino gutxiagoan betez. Diferentzia hau, gure eguzkia bezalako izar hotzen kasuan (F5 ondoren espektro motakoa) euren errotazio abiadura euren eremu magnetikoen ondorioz murriztua den bitartean, izar beroagoetan hau gertatzen ez delako dago, abiadura askoz handiagoan biratuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]