Arminio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arminio

tribu-buruzagi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHerman
JaiotzaWeserK.a. 18/17
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaGermania Magna, 21 (36/37 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaSegimerus
Ezkontidea(k)Thusnelda
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakgerra buruzagia
Zerbitzu militarra
Adar militarraErromatar armada
Graduapraefectus cohortis (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakTeutoburgoko oihaneko gudua
Great Illyrian Revolt (en) Itzuli
Idistavisoko gerra

Arminio (latinez: Arminius; alemanez: Herman; K.a. 18/17K. o. 21) kerusko herriaren buruzagia izan zen, Teutoburgoko oihaneko guduan erromatarren armada garaitu zuena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Germanian jaio zen K.a 18an. Segimer agintari keruskoaren semea zen. Laster lortu zuen erromatar hiritartasuna. K.o 4. urtetik, kerusko talde baten agintari izan zen, talde hau, erromatar legioaren talde laguntzailea zelarik, eta Panoniako altxamenduak baretzera joan zen.

Keruskoen agintaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o 7. edo 8. urtean itzuli zen Germaniara. Berehala, beste tribu batzuetako agintariekin, erromatarren aurkako konplot bat prestatzen hasi zen

Varo eta Teutoburgoko guda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Teutoburgoko oihaneko gudua»

K.o. 9. urtean, Augustok, Varo bidali zuen Germania Magnara, probintzia hori, behin betiko, erromatar bihurtzeko asmoz. Baina germaniarrak prest zeuden, eta Arminiok, Varoren konfiantza bereganatuz, erromatarra eta bere gudarostea, Rhineko kanpamenduetatik asko urrutiratu zituen, Teutoburgora heldu ziren arte. Han, erromatar gudaloste osoa germaniarrek prestaturiko segada batean erori zen, eta gudarosteko hiru legioak txikiturik geratu ziren.

Germanikoren erasoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudu hori gertatu eta lau urtera, Germanikok, 50.000 soldaduko gudarostearekin, lurralde berbera inbaditu zuen, eta hainbat borroka irabazi zituen inguruan.

Arminiok ondo eutsi zien hainbat guduri eta Zezinak gidatutako beste gudaroste bat ia deuseztatu zuen. Ingiomerrek, Arminioren osabak, baina, kanpamendu erromatarra behar baino lehenago eraso zuen, eta hori izan zen Zezinak Varo bezala ez amaitzearen arrazoi nagusiena. Cecinak kanpamendua utzi eta geratzen zitzaizkion soldaduekin ihes egin zuen, Ingiomerrek erromatar kanpamendua arpilatzen zuen bitartean.

Thusnelda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urte geroago, 15. urtean, Germanikok berriz eraso zituen germaniarren kokalekuak, eta Thusnelda, Arminioren emaztea harrapatu zuen, honen aita zen Segestesek erromatarrei emana, Arminioren aurkako mendeku moduan. Izan ere, Segestek bere alaba beste gizon bati eskaini zion emaztetzat, baina Thusneldak Arminiorekin ihes egin zuen, eta bikotea ezkondu egin zen, Teutoburgoko guduaren ondoren. Segestes eta bere taldea erromatarren bezero ziren, eta Arminioren askapen politikaren aurka zeuden.

Flavok, Arminioren anaiak, erromatarrekin elkarlana egiteko esan zion honi, baina ezezkoa eman zion. Horren ondoren, Idistavison erromatar eta germaniarren arteko gatazka handi bat sortu zen, Minden herritik gertu, ziurrenik. Baina Arminiok ezin izan zuen bere emaztea berreskuratu.

Thusnelda Erromara eraman eta Germanikoren garaipen desfilean erakutsia izan zen, 18an. Ez zen sekula gehiago Germaniara itzuli, eta ez zuen sekula gehiago bere familia ikusi ahal izan, historiatik erabat desagertuz. Gatibutzan izan zuen semea, Tumeliko, Arminioren semea ere bazena, Ravennan gladiadore bezala prestatua izan zen. 30 urte bete aurretik hil zen, gladiadoreen arteko borrokaldi batean.

Azken gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipaturiko Idistavisoko gudua izan zen Germaniko eta Arminioren artean gertatu zen azkena, 16. urtean gertaturikoa, Weser ibaitik gertu. Berriz ere, Ingiomer Arminioren osabaren trakeskeriagatik, erromatarrek beste porrot bat eragotzi ahal izan zuten. Hauxe izan zen erromatarrek Germania Magna konkistatzeko egin zuten azkeneko saiakera. Hemendik aurrera, Inperioko iparraldeko muga Rhin ibaia itsasoratzen zen tokian geratu zen behin betiko.

Elkartasuna hautsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrak Rhin ibaiko mugara itzuli ondoren, oraingo Bohemia txekiar eskualdean bizi ziren markomanoek Arminioren keruskoen aurkako gudua izan zuten, eta honek, Arminio eta Marbod markomanoen agintariaren arteko elkartasuna hautsi zuen. Arminiok erromatarren aurkako elkartasun gogor bat sortu nahi zuen, baina Marbodek ez zuen Arminioren euskarri gisa jokatu nahi, nahiz eta keruskoek Varoren burua bidali zioten.

Traiziozko heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marbod eta Arminioren arteko gudua lehenaren atzera egite batekin amaitu zen. Arminiok, nahiko lan zuen bere emaztearen familiak eta erromatarren aldeko beste agintari batzuek sortzen zizkioten arazoak konpontzen. Arminio 21. urtean hil zuten haren emaztearen senide batzuek.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arminio Aldatu lotura Wikidatan