Arteriosklerosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Arteriosklerosi
Deskribapena
Motaartery disease (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaKardiologia
Arrazoia(k)Giza zahartze, Herentzia genetiko, hipertentsio, hiperlipidemia, diabetes mellitus, Hiperurizemia, tobacco smoking (en) Itzuli, gizeneri, Estres
gizon
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakgemfibrozil (en) Itzuli, sinbastatina, colestyramine (en) Itzuli, Atorbastatina, fluvastatin (en) Itzuli, colesevelam (en) Itzuli, Lobastatina, dextrothyroxine (en) Itzuli, fenofibrate (en) Itzuli, isoxsuprine (en) Itzuli, probucol (en) Itzuli, cerivastatin (en) Itzuli, pravastatin (en) Itzuli, colestipol (en) Itzuli, klofibrato, Pentoxifilina, alirocumab (en) Itzuli, rosuvastatin (en) Itzuli, Klopidogrel eta evolocumab (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKI70
DiseasesDB1039
MeSHD001161
Disease Ontology IDDOID:2349

Arteriosklerosia[1] arterietako gaixotasun kronikoa da. Honetan, arteriaren barneko geruza gogortu egiten da, elastikotasuna galtzen du eta loditu egiten da; bereziki bertan pixkanaka askotariko gaiak pilatzen direlako. Honen ondorioz, luzarora odol hodiak ixtera iritsi daitezke, hainbat guneetan irrigazioa oztopatuz eta gure osasunerako arazo larriak ekarriz eta gaixotasun kardiobaskularrak eraginez.[2]

Odol hodien itxiera eragiten duen kausa ohikoena arteriosklerosia da; zeina arteriosklerosi mota bat den, non substantzia koipetsuen pilaketak gertatzen dira arterien hormetan (kolesterola, adibidez) hauen kontzentrazioa oso handia denean.[3] Horren ondorioz arterien barneko diametroa (argia) txikitzen da, eta odolak ezin du bertan ondo zirkulatu. Tronboak azaldu daitezke, arteria guztiz itxiko dituztenak; eta itxitako arteriak odolez hornitzen duen organoa (bihotza, burmuina...) odol-fluxurik gabe geratuko da. Honek guztiak bihotzeko bat gertatzea eragin dezake, bihotzeko arterietan (koronarietan) irrigazioa galtzen delako eta bertan dauden zelulak hitzen direlako, odola gorputzera ponpatzeko gaitasuna galduz. Hortaz, kolesterolaren eta beste hainbat substantzien kontzentrazioa balio fisiologiko batzuen barruan mantentzea ezinbestekoa izango da.[4]

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatu bezala, arteriosklerosia arterietako hormen gogortzea eta malgutasun galera da. Gaixotasun hau nahiko konplexua da, ez baitu jatorri zehatzik, faktore askok baldintzatzen duten gaitza da. Hala ere, jakina da arterien barneko horma kaltetzen denean sortzen dela eta hainbat faktorek eragin dezakete hori:

  • Tabakoa
  • Gantz eta kolesterol maila altuak. Hauek gehiegi hartuz gero, arterien hormetan pilatzen dira eta honen irrigazioa kaltetuko dute.
  • Presio arterial altua
  • Glukosa maila altuak ere kaltetu egiten ditu hormak eta horregatik konstante mantendu behar da

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ateroesklerosia: Hormetan metatzen diren gantzek eragiten dute. Maila altuak direnean hormetan itsatsi eta odolaren bidea estutzen dute, irrigazioa kaltetuz. Ohikoena da.
  • Arteriosklerosi obliterantea : Beheko gorputz-adarretan ematen den arteriosklerosi mota bat da.
  • Monckebergen esklerosia: Arteria muskularren tarteko kapetako kaltzifikazioak eragiten du, nahiko arraroa da.
  • Arteriosklerosi hialinoa: Arterioletan homogeneoki metatzen den substantzia hialino baten ondoriozkoa da, beraz bidea estutuko da. Ohikoa da hipertentso eta diabetikoetan.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arterioesklerosiari lotutako sintomak hurrengoak dira:

  • Bat bateko nekea
  • Hizkera ulertzeko arazoak
  • itsu geratu
  • Aurpegiaren, edota beheko gorputz-adarren sorgortzea
  • Nahasmena

Diagnostikoa[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azterketa medikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batetik, medikuak arteriak entzun beharko ditu estetoskopioaren bidez murmurio deituriko ezohiko zaraten presentzia dagoen jakiteko. Izan ere, plaken metaketek eragindako zirkulazio desegokien indikatzaileak izan daitezke murmurioak.

Bestetik, gorputzeko atalen baten pultsurik ez dagoen begiratu beharko du, pultsu ahula edo honen falta arteriaren bat blokeatuta dagoela esan nahi du eta.

Froga diagnostikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunaren larritasuna ezagutzeko eta tratamendu egokienaren plangintza egiteko erabilgarriak diren hainbat froga daude.

Hauen bidez zenbait gantz, kolesterol, karbohidrato eta proteinen odoleko mailak ezagutuko ditugu. Euren kontrentrazio altuegiak arteriosklerosia pairatzeko arriskuaren adierazgarri dira.

Gehienetan lipoproteina espezifiko bat, A-lipoproteina zehazki, neurtzen da kardiopatien arrisku faktore garrantzitsua delako.Lipoproteinak lipidoak odolean zehar garraiatzeko funtzioa duten proteinak dira.

Froga hau bihotzeko aktibitate elektrikoa ezagutzeko erabiltzen da. Bihotzaren maiztasuna eta erritmoa eta bihotzaren atal bakoitzetik pasatzen diren bulkada elektrikoen potentzia eta sinkronizazioa erregistratzen ditu.

EKGak gaixotasun koronarioak eragindako arazo kardiakoen seinaleak adieraz ditzake eta baita pazienteak inoiz miokardio infartu bat izan duen edo momentu horretan izaten ari den.

Toraxeko organo eta egituren irudiak (hala nola bihotz, birika eta odol hodietakoak) lortzeko erabiltzen da. Honi esker, gutxiegitasun kardiakoen seinaleak detektatu ditzakegu.

Froga honek orkatilako odolaren presioa besoan dagoen odoleko presioarekin konparatzen du odol zirkulazioaren egoera osasuntsua den ala ez jakiteko. Gaixotasun arterial periferikoa detektatzeko balio du honek.

Ekokardiografian soinu uhinak erabiltzen dira bihotzeko irudi bizidunak sortzeko. Honela bihotzaren tamaina, forma, ganbara eta balbulen funtzionamenduari buruzko informazioa lortu dezakegu.

Halaber, zirkulazio ezegokia duten eremuak, ondo uzkurtzen ez diren miokardioko eremuak eta irrigazio faltaren ondoriozko miokardioaren aurreko lesioak detekta ditzake ekokardiografiak.

Arteria handien estugune eta gogortasunak detektatzea ahalbidetzen duten bihotz, burmuin eta gorputzeko beste atal batzuen irudiak sortzen ditu.

Bihotzeko tomografiak arteria koronario eta bihotzeko gainontzeko arterietako hormetan kaltzioa metatu den erakusten du ere bai. Hau gaixotasun koronarioaren adierazle goiztiarra izan daiteke.

Froga honetan X izpiak eta X izpiek zeharkatu ezin duten kontraste medio bat erabiltzen dira arterien barnealdea ikusteko. Honi esker, aneurismak eta arteriak oztopatzen dituzten plakak detektatu ahalko ditugu eta blokeoaren arrisku maila ezagutu.

Medikuak pazienteari besoko odol hodi batean kontraste medioa injektatuko dion kateter bat sartuko dio eta X izpien bidez odola odol hodietatik nola mugitzen den ikusiko du. Gainera, kateterraren erabilerak diagnostikoa eta tratamendua prozedura bakar batean bateratzea ahalbidetzen du, kirurgiaren beharra desagerraraz dezakeelarik.

Ordenagailu bidezko angiotomografiak iodoz aberastutako kontraste medio bat eta ordenagailu bidezko tomografia erabiltzen ditu odol hodien egoera aztertzeko eta odol hodietako gaixotasunak, hala nola aneurisma eta blokeoak, detektatzeko.

Pazienteak ariketa fisikoa egin behar du bihotza lan egitera behartzeko eta taupadak bizkortzeko froga kardiako batzuk egiten diren bitartean. Ariketa fisikoa egiteko ezintasuna izatekotan, farmakoak hartu beharko ditu.

Bihotzaren jarduera handitzean, odol eta oxigeno gehiago beharko ditu, baina plaken eraginez estututako arteriek ezin izango dute bihotza behar bezala irrigatu. Horregatik, froga hau gaixotasun koronarioa detektatzeko erabiltzen da. Kasu honetan, bihotz maiztasuna eta erritmoa, presio arteriala eta bihotzeko aktibitate elketrikoa aldatu egingo dira, ondo arnasteko arazoak izan eta bihotzean mina sentitzeaz gain.

Esfortzu froga batzuetan bihotzeko irudiak hartzen dira pazientea ariketa fisikoa egiten dabilen bitartean eta atsedenean dagoenean. Helburua odolaren zirkulazioa bihotzaren atal desberdinetan egokia dela eta bihotzak odola ondo ponpatzen duela ziurtatzea da.[6]

Sendabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteriosklerosia sendatzeko modurik eraginkorrena aurrezaintza da. Horretarako, kontrola daitezkeen arrisku faktoreak kontuan hartu behar dira:

  • Dieta: animalia gantzak ekiditen dituen elikadura osasungarria ezinbestekoa da odol-hodietan gantzak meta ez daitezen. Era berean, obesitatea saihestuz diabetesaren, hipertentsioaren edota hiperkolesterolemiaren arriskua jaitsi eta arteriosklerosia garatzeko probabilitatea murriztu dezakegu.
  • Ariketa fisikoa: gaixotasun kardiobaskularrak ez garatzeko ezinbestekoa da. Gainera, zirkulazio sistemaren egoera hobetzen du. Ariketa fisiko moderatua erregulartasunez egitearekin nahikoa da, eta aerobikoa izatea hobesten da, hala nola, azkar ibili, igeri egin eta bizikletan ibiltzea.
  • Alkohola eta tabakoa: Substantzia hauek saihetsi behar dira. Erretzeak odol-hodietatik doan oxigeno kantitatea jaisten du, beraz, arterietako gantz pilaketa errazten du. Ohitura hauek kentzeak askotan arteriosklerosiak eragindako zirkulazio txarra hobetzea eragiten du.
  • Estresa: Tentsio eta estresik gabeko bizimoduak odol-hodien funtzionamendu onean eragiten du.
  • Hipertentsio arteriala: Kontrolpean mantenduko dugu, hipertentsioak arterien hormetan arazo larriak eragin baititzake.
  • Oinen zainketa: tamaina egokiko oinetakoak erabiliko ditugu. Gainera, zauriak izatekotan arreta berezia jarriko diegu, arteriosklerosia dutenek zikatrizazio mantsoa baitute eta infekzio-arrisku handiagoa.

Prebentzioaz gain, badaude arterioskleriosia garatu ondorengo sendabideak:

  • Farmakologia: nahiz eta arteriosklerosiaren aurkako farmakorik ez egon, gaixotasun honek eragin ditzakeen alterazio espezifikoen (hipertentsio arteriala, hiperkolesterolemia, diabetesa...) tratamenduak badaude. Azido azetilsalizilikoa, esaterako, ateroma plakako plaketen metaketa prebenitzen du. Sintrom antikoagulatzailea, berriz, iskemietan erabilia da. Pentoxifilina farmakoa, odol zirkulazioa hobetzeko erabiltzen da.
  • Kirurgia: Fogarty kateter bidezko interbentzioa hankako arteria nagusiak okluitzen direnean erabiltzen da adibidez. Koagulua kendu eta odol zirkulazioa berrezartzen da. Arteria koronarioen kasuan, baloi bidezko estutasunaren dilatazioa erabiltzen da ondoren malguki edo stent bat jarriz odola pasa dadin. Muturreko kasuetan, arteriak ireki eta garbitzen dira, edo by-pass bat egin.[7]

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean egindako azkeneko ikerketa batean ikusi zen gaixotasun kardiobaskularrak Espainia mailan pertsona gehien hiltzen zituen gaixotasunak zirela, hildakoen %35a hauen ondorioz gertatuak. Urte horretan 124.000 pertsona hil ziren gaixotasun hauengatik. Jakina da arteriosklerosiak gaixotasun kardiobaskularren agerpena handitzen duela, eta horregatik arteriosklerosia eta kolesterol maila handia edukitzeak arriskutsuak izan daitezke. Hortaz, hauek arrisku faktoreak izango dira, beste hainbat faktoreekin batera (diabetes mellitus, erretzea, adina... ) Urte berdinean egindako ikerketa batean ikusi zen lan egiten zuten pertsonen %46ak kolesterol maila altua zutela, 200mg/dl-tik gora.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa. Hiztegia. .
  2. (Gaztelaniaz) Arteriosclerosis. 2017-10-06 (Noiz kontsultatua: 2017-11-04).
  3. (Ingelesez) Arteriosclerosis. 2017-09-11 (Noiz kontsultatua: 2017-11-04).
  4. La arterioesclerosis (aterosclerosis) | Salud y colesterol. (Noiz kontsultatua: 2017-11-04).
  5. (Gaztelaniaz) ¿Cómo se diagnostica la aterosclerosis? - NHLBI, NIH. (Noiz kontsultatua: 2017-11-07).
  6. (Gaztelaniaz) Arterioesclerosis: MedlinePlus en español. (Noiz kontsultatua: 2017-11-07).
  7. (Gaztelaniaz) Tratamiento y prevención de la arteriosclerosis. 2011-04-13 (Noiz kontsultatua: 2017-11-07).
  8. (Gaztelaniaz) Lahoz, Carlos; Mostaza, José M.. (2007-02-01). «La Aterosclerosis como enfermedad sistémica» Revista Española de Cardiología 60 (2): 184–195.  doi:10.1157/13099465. ISSN 0300-8932. (Noiz kontsultatua: 2017-11-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]