Arto-irin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arto-irin
irin eta gluten-free flour (en) Itzuli
Osagaiakartoa

Arto-irina[1] artoa hainbat metodoren bidez ehoz lortzen den irin edo hauts fina da, oinarrizko elikagaia munduko eskualde askotan. Artoa Amerikako herri indigenen laborantza tradizionala den aldetik[2]., munduko toki honetan kontsumitzen da gehien, bereziki Iberoamerikan, non Kolonbia, Ekuador, Mexiko, Panama, Paraguai, Peru eta Venezuelako sukaldaritzen funtsezko parte den. Euskal Herrian ere garrantzi handiko elikagaiak prestatzeko erabili izan da, hala nola ogia, taloak eta morokila.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arto-irinaren jatorria Ameriketako lurraldeen garai prehispanikoan dago, artoa prozesatzeko garaturiko tekniken artean hain zuzen. Garai hartako Mesoamerikan, nixtamalizazioa deituriko prozesua garatu zen. Prozesu honen bitartez (artoa ur eta karearekin egosita) Nixtamal deituriko produktua lortzen da, eta hau xehatzearen ondorioz lortzen dugu irina. Prozesu hau Mexikoko goi-lautadan sortu izanaren ebidentzia ugari daude. Ikerketa antropologiko batzuen arabera, hasiera batean prozesu honetarako, hautsa erabiltzen zela uste da, maiek molusku batzuen maskor xehatuak erabiltzen zituzten bitartean. Hautsak zein maskorrak izan ziren hasiera bateko karearen ordezko, gaur egun orduko bera den prozesu honetan. ​Gaur egungo Kolonbiako cibcha etniako indigenek ere arto-irina erabiltzen zuten ogia egiteko, artaleak zuzenean xehatu, hosto batean bildu eta uretan egosita, bukatzeko, lorturiko masa erretzen zuten. Venezuelako indigenek plater tipikoak diren arepa eta opilak egiten zituzten, karearekin artoa zuritu ostean egosi eta harri edo metate morteroan txikituta.

Artoa Euskal Herrira noiz iritsi zen argi ez badago ere, badirudi XVII. mendean iritsi zela Asturias aldera eta berehala hedatu XVIII. mendean[2].

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talogintza Barakan

Euskal Herrian bereziki taloa eta artopila egiteko erabili izan da gehienetan.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat arto-irin mota ezagutzen dira, hauen artean:

  • Aurre-egositako arto-irina: Luis Caballero Mejías irakasle eta ingeniari venezolarrak 1954an garaturiko teknika, zeinetan artoa egosi egiten den xehatu baino lehen. Venezuelan "Harina P.A.N." bezala deitua, izen bereko markagatik.
  • Aurre-egosi gabeko arto-irina: aurrekoaren antzekoa, baina kasu honetan artoa egosi gabe xehatzen da. Polenta italiarra erabiltzeko egokia dena, Venezuelan funche bezala deitua.
  • Arto-irin zuritua: Nixtamalizazio prozesuaren ondorioz lortua.
  • Arto-irin txigortua: Xehatu aurretik txigortutako artotik lortua. Kanarietako gofio de millo bezala deiturikoa, Venezuelan fororo izenez ezaguna.
  • Frangollo: Irin sendoa, Kanariar uharteetan izen bereko azkenburukoa egiteko erabiltzen dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. a b «Artoa» Auñamendi 2009-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]