Astronautika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hubble espazio teleskopioaren muntaketa.

Astronautika edo kosmonautika astro edo espazioko masen artean eta inguruan mugitzeko printzipioen hausnarketa eta horretarako beharrezkoak diren sistema eta medioen diseinu eta garatzeaz arduratzen den zientzia da. Batik bat zientzia hau gailu espazialen diseinuaz eta kosmonauta edo astronauten erosotasun eta bizirauteaz arduratzen da.

Astronautika hitza astro --izar-- eta naus --ontzi--> nautes --itsasgizon-->nautikos --ontzilaritza-- erro grekoetatik dator, hala nola kosmonautika kosmos --unibertso-- eta naus --ontzi--> nautes --itsasgizon-->nautikos --ontzilaritza-- erroetatik.

Naiz eta gaur egun asko garatu den zientzia den oso urte gutxi dituenez oro har aeronautikarekin erlazionatzen da eta biak batera lantzen dira normalean elkarren arteko harremana oso estua delarik.

Nahiz eta teorikoki zientzia berria ez den astronautikaren lehen lorpenak ez ziren bigarren mundu gerra ostea arte iritsi gerra hotzaren ondorioz AEB-k eta SESB-k espazioa konkistatzearren saiakerak burutzen hasi zirenean.

Soyuz kapsula errusiarra espazioan


Lehen gailu espaziala SESB-k jaurti zuen 1957ko urriaren 4ean Sputnik satelite artifiziala Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zenean, laister jaurtiko zuten estatubatuarrek beren satelitea ere. 1961. urteko apirilaren 12an berriz lehen astronauta orbitaratu zen leku beretik Juri Gagarin Vostok-1 kapsularen barnean lurrari bira bete eman zionean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.