Atenasko Dukerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atenasko Dukerria
Δουκᾶτον Ἀθηνῶν
Ducat d'Atenes
1205 – 1458
Estatu-basailua
Atenasko Dukerriko bandera

Atenasko Dukerriko armarria

Geografia
HiriburuaAtenas
Tebas
Kultura
Hizkuntza(k)Erdi Aroko greziera
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa, Eliza ortodoxoa
Historia
Aurrekoa
Bizantziar Inperioa
Ondorengoa
Otomandar Inperioa

Atenasko Dukerria (grezieraz: Δουκᾶτον Ἀθηνῶν, Doukaton Athinon; katalanez: Ducat d'Atenes) Konstantinoplako Inperio Latindarraren estatu-basailua izan zen, Laugarren Gurutzadan Konstantinopla erori ondoren Atikan eta Beozian sortua. Frankoek gurutzatuen estatu bat sortu zuten, Oto de la Roche burgundiarra lehenengo dukea izanda. Bi mendez mantendu zen gurutzatuen eskuetan 1458an Otomandar Inperioak eskualdea konkistatu zuen arte.

Kataluniako Konpainia Handia 1308an bertaratu eta 1311n Zefisoko ibaiko gudua eta gero dukerria konkistatu zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Setton, Kenneth M.. (1975). Hazard, Harry W. ed. A History of the Crusades, Volume III: The fourteenth and fifteenth centuries. Madison, Wisconsin: University of Wisconsin Press, 167–224 or. ISBN 0-299-06670-3..


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]