Ausburgeko Aitormena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ausburgeko Sinesbidea» orritik birbideratua)
Ausburgeko Aitormena
Jatorria
Egilea(k)Philipp Melanchthon
Argitaratze-data1530
Ezaugarriak
HizkuntzaNeo-Latin (en) Itzuli eta alemana
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Ausburgeko Aitormena (alemanez: Augsburger Bekenntnis; latinez: Confessio Augustana) luteranismoaren fede-aitormen nagusia da, eta Erreforma protestanteko idazkirik garrantzitsuenetako bat da. Ausburgeko Aitormena alemanez eta latinez idatzi zen, eta agintari aleman eta Hiri Inperial Aske batzuek Karlos V.ari aurkeztu zioten 1530eko ekainaren 25ean Ausburgeko Dietan. Erlijiozko hizketaldietako oinarrizko idazkia, Schmalkaldengo Ligaren oinarria, Augsburgeko Bakea lortzeko tolerantziaren oinarria izan zen, eta, oraindik ere, eliza luthertarren fede-aitormen lotesleetako bat da, eta 1540ko bertsioan (Variata) eliza erreformatuena ere bai.[1]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ausburgeko Sinesbidea enperadorearen izenean idatzi behar zen, katoliko nahi protestanteei euren sinesmenak argitzea eskatzen baitzien. Sinesbideak atal bi dauzka:

  • 1. artikulutik 21.era, erreformatzaileek euren sinesmen eta jakinbidea Eskriturekin eta tradizioarekin bat datozela agertzen saiatzen dira;
  • 22. artikulutik 28.ra, bestetik, haien iritziz, Eliza Katolikoak egiten dituen laidoak, eta haiek zuzentzeko zer aldatu behar den erakusten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) Herbert Immenkötter. (1993). Lexikon für Theologie und Kirche. 1 (3. argitaraldia) Friburgo: Herder.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]