Bandy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bandy jokalariak.
Errusiako selekzioa 2012ko Munduko Bandy Txapelketan.
Västerås SK Bandy suediar taldea munduko arrakastatsuenetakoa da.
Atezaina.

Bandy izotzaren gainean jokatzen den neguko kirol mota bat da, izotz hockeyaren aurrekari kontsideratzen dena. Gaur egun Europa iparraldeko kirol arrakastatsua da, Sobietar errepublika ohietan ere jokatzen dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako monasterio batean X. eta XI. mendeetan aipatzen da Bandyaren antza izan dezakeen jolas bat, XVIII. mendera arte jokatu izan zena. Bandyaren arauak ordea Ingalaterran ezarri ziren eta Londresko The Crystal Palacen jokatu zen lehen partida ofiziala 1875ean. garai horretan dagoeneko "izotz gainean jokaturiko hockey-a" deitu zitzaion, belar hockey-a dagoeneko ezaguna baitzen garai hartan. Izena Galesen jokatzen zen antzinako Bando jokoak eman zion bere antzekotasunagatik.

Kirolaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo txapelketa ofiziala Suediako Bandy Liga izan zen 1902an abiatu zena. 1905eko Stockholmgo Neguko Olinpiar Jokoetan txapelketa antolatu zen eta 1907an Suedia, Finlandia eta Errusiaren arteko txapelketa berri bat antolatu zuten. 1913ko Europako Txapelketan zortzi selekziok hartu zuten parte.

Aldi berean Kanadan izotz hockeyaren arauak ezarri ziren eta Olinpiar Jokoetan sartu zenez, Europako herrialde gehienek ere haren aldeko apustua egin zuten eta Bandya Suedia, Norvegia eta Finlandian baino ez zen nagusitu. Gaur egun ordea 30 herrialdek osatzen dute Nazioarteko Bandy Federazioa.

Bandya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol zelaiaren tamaina duen izotz pista batean jokatzen da. Futbolean bezala hamaika jokalaritako bi taldek hartzen dute parte. Jokalari bakoitzak makila edo stick bat darama eta pilota bat aurkako taldearen atean sartzea du helburu.

45 minututako bi zatitan banatzen da partida bakoitza. Debekatua dago buruarekin, eskuekin edo besoekin pilota ukitzea. Faltak egiten direnean bi txartel mota erakuts ditzake epaileak, urdinak 10 minututako zigorra dakar eta gorriak partidatik kanporatua izatea. Futbolean bezalako jokoz kanpoko falta ere badago.

Talderik onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiarrak eta suediarrak dira talderik onenak. Gizonezkoetan Errusiako selekzioa nagusi da, talde mailan berriz suediarrak. Emakumezkoetan suediarrak dira gara garaipen ia guztiak lortu dituztenak, hala selekzio mailan nola talde mailan.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Selekzioen arteko txapelketak:
    • Munduko Bandy Txapelketa: 1957an antolatu zen Gizonezkoen lehenengo txapelketa eta hasieran bi urtetik behin jokatzen bazen ere 2003tik aurrera urteroko txapelketa izaten da. Emakumezkoena 2004an abiatu zen.
    • Olinpiar Jokoetan: 1952an baino ez da jokatu eta erakusketa kirol gisa izan zen.
  • Taldeen arteko nazioarteko txapelketak:
  • Liga indartsuenak:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]