Barauts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barauts motak:
• A: metal-barauts helikoidala,
• B: zur-barauts helikoidala,
• C: hormigoi-barautsa,
• D: zur-barauts laua,
• E: metal gogorrezko plakatxoa duen barauts unibertsala,
• F: xafla-barautsa,
• G: metala, zura eta plastikoak zulatzekoa

Barautsa biratuz eta txirbila harrotuz zulatzeko erreminta da. Zulagailu ala birabarki baten laguntzaz hainbat materialetan zuloak egiteko tresnak dira: zulo hori beti zilindrikoa da, barautsaren diametrokoa.[1] Eskuarki, pieza zilindriko bat izaten da, mutur koniko bat duena, bi sorbatzez hornitua. Sorbatzek, biratzean, materialaren txirbila harrotzen dute eta, txirbilak kanpora bideratzeko, sorbatzetatik abiatzen diren bi arteka helikoidal eta diametralki aurkakoak daude barautsaren gorputz zilindrikoan.[2]

Zuloa egin aurretik, barautsa aukeratu behar da, honako faktoreak kontuan hartuta: materialaren gogortasuna eta ebaketa-abiadura. Barautsak kamustu egiten dira, baina batzuetan berriro zorroztu daitezke, makinen bidez edo eskuz, txikiak baldin badira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. barauts | Gaurko hitza. (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. «Barauts. ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.