Barioi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barioiek osatutako zortzikoa edo oktetoa.

Barioiak (grezieratik eratorritako hizkia, barys "pisutsua") partikula subatomikoen familia bat dira, hiru quarkez osatuak. Atomoaren nukleoa osatzeagatik ezagunenak egiten zaizkigunak, neutroia eta protoia dira; hala ere, badira beste hainbat barioi desberdin, denak ere ezegonkorrak. Barioi izenaren jatorria garai batean pentsatzen zen baieztapen batetik dator, aurkituak izan zirenean gainerako partikulak baino masa handiagoa zutela uste zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]