Basamortua (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basamortua
Datuak
IdazleaJean-Marie Gustave Le Clézio (1980)
Argitaratze-data1980ko maiatzaren 6
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaDésert
ArgitaletxeaÉditions Gallimard
Herrialdea Frantzia
Orrialdeak410
ISBN2070207129
Euskaraz
IzenburuaBasamortua
ItzultzaileaLuis Berrizbeitia
Argitaratze-data2009
Orrialdeak424
ISBN9788497836463

Basamortua (frantsesez, Désert) Le Cléziok, 2008ko Literaturako Nobel saridunak, 1980an idatzitako eleberria da. 2009an Luis Berrizbeitiak euskaratu eta Elkar argitaletxeak argitaratu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Basamortua eleberrian, Le Cléziok bi istorio independente kontatzen ditu:

  • Nurren eta basamortuko nomaden istorioa, A narratiba deiturikoa. 1909an milaka basamortuko gerlari eta bere ahaideak, Afrika iparraldeko tribuetakoak, Saguia el-Hamra eskualdean elkartu ostean eta, Ma el-Ainin cheijak edo tribuko buruak gidatuak ibilaldi nekeza eta luzea hasi ziren frantziar armadari aurre egiteko asmoz. Ordea, basamortuko nomada haiek frantziar armadako osteek deuseztatu zituzten Mendebaldeko Sahararen kolonizazioaren bitartean, 1909 eta 1912 artean. Nur gaztea tragedia horren lekuko izan zen.
  • Lallaren istorioa, B narratiba deiturikoa. Zenbait hamarkaden ondoren, 1960 eta 1970 artean, basamortuko nomaden mende hasierako kondaira lazgarri hura guztiek ia ahaztuta zeukatela, baita Lallak ere, gertatzen da istorio hori. Lalla neskatoa Saharako gizon urdinen ondorengo da, eta izeko Aammarekin bizi da Mediterraneoko hiri handi baten inguruan, basamortutik hurbil. Eguzkia eta haizea gogorrak izanagatik ere, Lallak dunak, isiltasuna eta, batez ere, askatasuna maite ditu. Zoriontsua da bere izekok eta Namán arrantzale zaharrak kontatzen dizkioten istorioak entzunez, eta legartzetan korrituz Hartani artzainaren ondoan, zeinekin maitasuna aurkitzen duen. Baina, mundu horri agur esan behar dio eta Marseillara itsasontziratu behar da, non emigratzaile askorekin batera bizimodua atera behar duen. Argazkilari batek, Lallaren edertasun arraroaz ohartuta, bizimodua hobetzea eskaintzen dio. Hala ere, basamortuko alaba denez gero, Lalla jaiolekura itzultzen da, bere benetako jatorrira. Zoriontasuna eta bizitzeko gogoa nabarmentzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.