Ben Nevis

Koordenatuak: 56°47′49″N 5°00′13″W / 56.796891°N 5.003675°W / 56.796891; -5.003675
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Eskoziako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nevis (argipena)».
Ben Nevis
Datu orokorrak
Garaiera1.344,527 m
Prominentzia1.344,527 m
Motamendi eta turismo-atrakzioa
Geografia
Map
Koordenatuak56°47′49″N 5°00′13″W / 56.796891°N 5.003675°W / 56.796891; -5.003675
MendikateaGrampianak
KokapenaEskoziako Lur Garaiak
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Mendizaletasuna
Lehen igoera1771ko abuztuaren 17a
Ohiko bideaEskozia Fort William
Geologia
Material nagusiaArroka igneo
GaraiaDevoniar

Ben Nevis (Eskoziako gaeleraz: Beinn Nibheis), Eskoziako mendirik garaiena da (1.344 m) eta baita Britainia Handi guztikoa ere. Eskoziako mendebaldean dago, Fort William herriaren albo-alboan. Oso ezaguna da arroka eta izotz kirol eskaladako bideengatik (iparraldeko horma). Haren gailurra, ertz bat salbu, nahiko laua daenez, horrek jaitsiera nahiko arriskutsua egiten du, laino itxia dagoenean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ben Nevis eskoziar gaelerazko Beinn Nibheis izenaren ingelestea da. Beinn hitz gaelikoak "mendi" esan nahi du, baina nibheisek hainbat esanahi ditu, nahiz eta "maltzur" edo "gaizto" adjektiboez itzuli. Beste itzulpen bat beinn-neamh-bhathais-etik etor liteke: neamh "zerua, odeiak" da eta bathais "buruko zatirik garaiena", hots, "bere burua odeietan duen mendia"; halere, "zeruko mendia" ere erabiltzen da.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Devoniar aroko sumendiaren hondarra da, duela 400 milioi urte inguru sortu zena. Ordukoak dira arrokarik zaharrenak. Gailurretik gertu granito gorrixka ageri du baina basalto ilunezko ibaiak ere ikusten dira. Ondoren glaziazioek profila moldatu zioten.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Ben Nevis)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2.5 -2.8 -2.6 -0.5 2.6 6.5 7.1 6.4 5.3 1.4 0.1 -2.0 1.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.3 -6.4 -6.3 -4.3 -1.6 2.2 3.1 2.8 1.4 -2.1 -3.5 -5.5 -2.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 465 344 386 215 201 191 274 339 400 392 390 484 4081
Iturria: [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Robertson botanikari edinburghotarra Ben Nevis igo zuen lehen mendizalea izan zen, 1771ko abuztuaren 17an. 1774an, mendiaren lehen azterketa geologikoa egin zuen. 1847an izendatu zuten Bretainia Handiko mendi garaiena.

1883an behatokia ezarri zuten gailurrean eta horretarako bidea eraiki, poniekin materialak eraman ahal izateko. Horren ondoren, igoera oso ospetsua bihurtu zen. Gailuirrerainoko trenbidea eraikitzea ere pentsatu zen, baina ez zen egitasmoa aurrera eraman.

Igoera bideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoena ponien bidea da, behatokia eraikitzeko erabili zena. Achintee herrixkan abiatzen da, Fort Williametik bi kilometrora, itsasoaren mailatik 20 metroko altueran. Mendiko mendebaldeko maldatik igotzen da, zeharka-meharka. Igotzeak ez du arrisku handirik, baina jaitsierak bai, mendizale zailduak ez direnentzat.

Gailurra harri soltez estalita dago eta puntu garaiena harri multzo batek adierazten du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]