Berdantza miarritz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berdantza miarritza
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaEmberizidae
GeneroaEmberiza
Espeziea Emberiza hortulana
L., 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa2,48 g (pisua jaiotzean)
Zabalera26 cm
Kumaldiaren tamaina4,5
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora11 egun

Berdantza miarritza (Emberiza hortulana) emberizidae familiako hegazti paseriformea da, Europan, mendebaldeko Asian eta Afrika tropikalean bizi dena[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan, txori mesfidati eta ezkutukoa da, 16 cm-ko neurria duena eta gainerako berdantza alejaleen itxura trinko bera duena, buru handia eta moko sendoa. Identifikatzeko, erabakigarria da alde batetik bi ezaugarri anatomikoei erreparatzea: tonu horixkako begiko eraztunari eta mokoaren kolore apur bat arrosari; bestalde oso tipikoa den bere apeuari, “tuit” urkari samar bat.

Arra bada, identifikatzea errazagoa da, lehen aipatutakoaz gain, buruan eta bularrean kolore berde-oliba antzekoak ditu eta eztarria hori zurbila ezpain-kutsu oliba antzekoekin.

Emeak eta heldugabeak zurbilagoak dira, bularrean zerrenda ilun batzuk dituzte, eta heldugabeetan emeetan baini nabarmenagoak.

Kantua nahiko motela da, zuhaitz edo zuhaixka gailen batetik igortzen dute eta hainbat musika-nota antzekoekin, eta horien ondoren, tonu baxuagoko azken nota batekin.

Biologia eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miarritza, apirilaren bigarren hamabostaldian iristen da habiak egiteko guneetara eta ugalketa maiatzean hasten da, ohikoa da urtean bi txitaldi aurrera ateratzea. Gainerako berdantzekin gertatzen den bezala, emea arduratzen da habia egiteaz, normalean lurrean egiten du, belar artean ondo ezkutatuta eta sarritan zuhaizkaren baten babesean. Bere forma eta materialak gainerako berdantzen oso antzekoak dira. Batez ere belar lehorrez eta sustraitxoz osatuta dago.

4-6 arrautza erruten ditu, nahiz eta ez diren arraroak 7 arrautzako errunaldiak ere, emeak 11 eta 12 egun bitartean txitatzen ditu.

Arrautza leunak eta distiratsuak dira eta oso kolore zurbila dute, tonu urdinxkatik edo arrosakaratik griseraino doana; orban eta zerrenda irregular grisak dituzte.

Txorikumeak gris koloreko lumatxa ugarirekin jaiotzen dira, ahoaren barru aldea arrosa dute eta aho ertzak horiak. 10 egun ingurura habia uzten dute, eta, oro har, oraindik hegan ondo ezin eginda ateratzen dira.

Banaketa, habitata eta estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miarritza Europako eremu klimatiko boreal, epel, eta mediterraneoetan hazten da eta Asiako mendebaldean Mongoliako eremuraino. Europako banaketa-eremua kontinentearen zatirik handienean hedatzen da, baina etenaldiekin. Bere Iberiar estatusa gaizki ezagutzen da oraindik; Iberiar penintsula osoa hartzen duela dirudi, Kantauri isurialdea izan ezik; penintsularen erditik behera, habitat menditarretan bakarrik dago.

Habitat irekiak nahi ditu, naiz eta zuhaizka batzuk egotea gustatu. Sastrakadi baxuak eta urriak, labore mediterraneoak, mendi soilguneak, etab.

Gure lurraldean oso gutxi hazten da. Mediterraneoko baldintzak nahiago ditu argi eta garbi. Kantabria mendilerroaren hegoaldean soilik agertzen da, erregulartasun apur batekin.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BirdLife International (2004). Emberiza hortulana. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A, 318 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]