Bertsolari Txapelketa Nagusia

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bertsolari Txapelketa Nagusia
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1935
Txapel gehienAndoni Egaña (4 txapel)
Azken txapeldunaMaialen Lujanbio
Andoni Egañak lau txapelketa irabazi zituen jarraian.
1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolariak. Erdi-erdian, Txirrita irabazlea.
Basarri eta Uztapide, lorratz handia utzi duten bi bertsolari.
Xabier Amuriza, 1980ko eta 1982ko txapelduna.
Maialen Lujanbio, 2009ko, 2017ko eta 2022ko txapelduna.
Amets Arzallus, 2013ko txapelduna.
2005 eta 2017 arteko finalak Bilbao Exhibition Centren jokatu ziren, Barakaldon.

Bertsolari Txapelketa Nagusia Euskal Herri osoko bertsolarien artean egiten den txapelketa da. Gaur egun lau urtetik jokatzen da eta 2022koaz geroztik, egungo txapelduna Maialen Lujanbio da.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antolatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euzko Gaztedik antolatu zituen bi lehenak, 1935ean eta 1936an. Gero, Espainiako Gerra Zibilaren eta haren osteko errepresioaldi gogorraren etena gertatu zen. Euskaltzaindiak hartu zuen antolatzeko ardura handik urte batzuetara, 1960an, 1962an, 1965ean eta 1967an. Hurrengoak, hamahiru urteko etena eginda, 1980an eta 1982an egingo ziren, eta Xabier Amurizak irabazi zituen biak. Bizkaitarra izan arren, euskara batuan abestu zuen, orduko moldea hautsiz, eta geroztik nagusi den bertsokera modernoaren oinarriak ezarri zituen. 1986tik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatzen du txapelketa, lau urtean behin.[1]

Finalaren egoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ekitaldiak Donostiako antzokietan antolatu ziren. 1960. hamarkadan Anoeta pilotalekuan jokatu ziren finalak eta 1986tik aurrera Anoeta Belodromoa finkatu zen. 2005ean apustu handia egin zen bertsolaritzaren eremu tradizionaletik atera eta Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren finala jokatzeko. Arrakastatsua izan zen erabat eta hurrengo ekitaldiak ere bertan jokatu ziren. 2021ean ezin izan zen txapelketarik jokatu COVID-19 pandemiaren erruz eta 2022ko udazkenean jokatu zen. Finala jokatzeko egoitza ere aldatu zen, Iruñeko Nafarroa Arena eraikinean jokatu baitzen lehenengoz[2].

Finalaren egoitza (Hiria) Ekitaldiak Urteak
Anoeta Belodromoa (Donostia) 5 1986, 1989, 1993, 1997, 2001
Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo) 4 2005, 2009, 2013, 2017
Anoeta pilotalekua (Donostia) 3 1962, 1965, 1967
Victoria Eugenia Antzokia (Donostia) 2 1936, 1960
Karmelo Balda pilotalekua (Donostia) 2 1980, 1982
Poxpolin Antzokia (Donostia) 1 1935
Nafarroa Arena (Iruñea) 1 2022

Txapelketa Nagusiaren irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna
BTN-1935 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
BTN-1936 Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita"
BTN-1960 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
BTN-1962 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
BTN-1965 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
BTN-1967 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
BTN-1980 Xabier Amuriza Sarrionandia
BTN-1982 Xabier Amuriza Sarrionandia
BTN-1986 Sebastian Lizaso Iraola
BTN-1989 Jon Lopategi Lauzirika
BTN-1993 Andoni Egaña Makazaga
BTN-1997 Andoni Egaña Makazaga
BTN-2001 Andoni Egaña Makazaga
BTN-2005 Andoni Egaña Makazaga
BTN-2009 Maialen Lujanbio Zugasti
BTN-2013 Amets Arzallus Antia
BTN-2017 Maialen Lujanbio Zugasti
BTN-2022 Maialen Lujanbio Zugasti

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaria Txapelak Urteak
Andoni Egaña 4 1993, 1997, 2001, 2005
Manuel Olaizola "Uztapide" 3 1962, 1965, 1967
Maialen Lujanbio 3 2009, 2017, 2022
Inazio Eizmendi "Basarri" 2 1935, 1960
Xabier Amuriza 2 1980, 1982
Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" 1 1936
Sebastian Lizaso 1 1986
Jon Lopategi 1 1989
Amets Arzallus 1 2013

Parte hartzeak finalean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaria Parte hartzeak Urteak
Andoni Egaña 7 1986, 1989, 1993, 1997, 2001, 2005, 2009
Maialen Lujanbio 7 1997, 2001, 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Jon Lopategi 6 1962, 1965, 1967, 1982, 1986, 1989
Unai Iturriaga 6 1993, 1997, 2001, 2005, 2009, 2013
Aitor Mendiluze 6 2001, 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Sustrai Colina 6 2001, 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Manuel Olaizola "Uztapide" 5 1936, 1960, 1962, 1965, 1967
Jon Enbeita 5 1980, 1982, 1986, 1989, 1993
Sebastian Lizaso 5 1982, 1986, 1989, 1993, 1997
Amets Arzallus 5 2005, 2009, 2013, 2017, 2022
Fernando Aire "Xalbador" 4 1960, 1962, 1965, 1967
Mattin Treku "Mattin" 4 1960, 1962, 1965, 1967
Jon Azpillaga 4 1960, 1962, 1980, 1982
Jon Maia 4 1997, 2001, 2005, 2009
Igor Elortza 4 2001, 2005, 2013, 2017

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Igor SUSAETA: «Batzuentzat zena denentzat da», Berria, 2013-12-13.
  2. Lizarralde, Mikel. «2022ko udazkenean egingo da XVIII. Bertsolari Txapelketa Nagusia, Iruñean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]