Bilboko aireportuarekin trenbide lotura

Wikipedia, Entziklopedia askea


Bilboko aireportuarekin trenbide lotura

L3ko Matikoko geltokia trenbidearen geltoki-burua izango da.
Datu orokorrak
Garraio motaMetro (garraiobidea)
EskualdeakTxorierri eta Bilbo
Geltokiak4
JabeaEusko Jaurlaritza
Webguneahttp://www.euskotren.eus
Ustiapena
EragileaEusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascos S.A.
Ibilgailuen luzera69,458 m (EMU-900)
52,458 m (EMU-950)
Maiztasuna7,5' 15' 30'
Datu teknikoak
Luzera6,576 km
Galiboa1 m
Abiadura maximoa90 km/h
 Mapa
tKBHFa ruby + lINT
20px link=Fitxategi:BSicon_tKBHFa ruby.svg
Matiko      
tSTR ruby
Artxandako tunelak
tSTR ruby
3'
tSTRe ruby
BHF ruby
Ola
tSTRa ruby
3'
tBHF ruby + INT
20px link=Fitxategi:BSicon_tBHF ruby.svg
Sondika   
tSTR ruby
1'
KBHFe ruby
Aireportua

Bilboko aireportuarekin trenbide lotura Euskal Trenbide Sarearen proiektu bat da, Bilbo eta Bilbo-Loiu aireportuaren arteko trenbidea eraikitzeko. Trenbidea Matikoko geltokian hasi eta Bilbo-Loiu aireportuan eraikiko den geltokian bukatuko da, bidetik Ola eta Sondikako geltokietatik igaroko dela. Eusko Trenbideak eragileak ustiatuko du eta aireportua eta Zazpikaleetako geltokiaren arteko bidaia 15 minutuko iraupena izango du.[1][2]

2009ko urtarrilaren 30ean jakinarazi zen Bilbo-Loiu aireportura trenbide lotura eraikiko zela, Sondikako geltokitik abiatuta 2.800 metro luzedun adar baten bidez.

Ez da argitu noizko espero den adar honen lanak abiatzea, ezta trenbide honen irekitzea ere. 2017ko martxoaren 29an Vicente Reyes Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Ahaldunak adierazi zuen Bilbo eta aireportua trenbidez lotzea ez dela premiazkoa, aditzera emanez trenbide loturaren proiektua geldiunean utziko dela.[3]

Linearen zatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua hiru zatitan dago banatuta: Artxandako tunel berriak, Ola-Sondika, eta Sondika-Aireportua tarteak.

Artxandako tunel berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbidea aireportura luzatzeko proiektuaren lehen zatia Artxandako tunel berriak dira. Bilbo eta Sondika udalerrien artean, Artxanda mendipean eraikitako trenbide bikoitzeko trazadura berria da, Txorierriko muturrean Olako geltokia eta Bilboko muturrean Matikoko geltokia lotuta. Tunelak 2017ko apirilaren 8an jarri ziren martxan, 3. linearen irekierarekin batera, eta gaur egun Euskotrenen Txorierriko linearen tren zerbitzuak ibilbide honetatik ibiltzen dira, trenbidea Metro sarean integratuz.

Tunel berriak ireki aurretik, Txorierria eta Bilbo lotzen zituen Euskotrenen trenbideak Artxanda zeharkatzen zuen trenbide bakarreko tunel bat gurutzatuta. Trenbide bakarreko tunela izateagatik, tren linea horretan maiztasun eskasak eskaintzen ziren, gehienez 30 minutukoak. Tunel berriak martxan jartzearekin batera maiztasuna bikoiztu zen, eguneko ordu gehienetan 15 minutuko maiztasuna lortuz. Bestalde, tunel zaharra tunel berrien larrialdi-irteera izateko moldatu da.

Ola-Sondika tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren zatia, Ola-Sondika tartea alegia, Artxanda mendiaren azpitik igarotzen den trenbide bikoitzeko tunelaren amaieran hasi eta Sondikako geltoki inguruan amaitzen da.

Azterlanak trenbide bikoitzeko saihesbidea definitzen du Ola eta Sondika artean, geltoki berriekin Olan (aire zabalean) eta Sondikan (lur azpian) gaur egun lur gainean dagoen geltokitik gertu. Hala, Sondikako geltokiak gaur egun suposatzen duen zaku-hondoa kentzeko aukera emango du, horrek zaildu eta baldintzatu egiten baititu Txorierriko linearen funtzionaltasuna eta tren ustiapena. Halaber, Lutxanan Arriagako Kotxetegietara joateko sarbide adarrarekin eta Lezamako linearekin ezarri beharreko lotura bideratuko du.[4]

Trazadura berria 1.890 metro luze den saihesbidea da, luzera horretatik 1.455 metro –%75a– lurpekoa. Bestalde, 545 metroko (gaur egun Lezamara doan trenbidearekin lotzeko adarra) eta 754 metroko (gaur egun Lutxanako Kotxegietara doan trenbidearekin lotzeko adarra) bi adar planteatzen dira. Guztira, trazadurak 3.189 metro ditu, horietatik 2.020 –%63a– lurpean.[5]

Aurreikusitako aurrekontua 78.743.044 €-koa da.

2017ko apirilaren 3an Eusko Jaurlaritzak Ola-Sondika tartearen Informazio Azterlana jende aurrean aurkeztu zuen.

Sondika-Aireportua tartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren eta azken fasea Sondikako geltokia eta aireportua lotuko duen trenbide adarra da. Tarte honen barruan aireportuko terminalari zerbitzu emango dion geltokia dago. Geltokia aparkalekua eta La Paloma terminalaren arteko lurpeko pasabidean kokatuko da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]