Birrefringentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaltzitaren birrefringentzia, kristal polarizatu batekin ikusia
Izpien desplazamenduaren eskema

Birrefringentzia edo errefrakzio bikoitza gorputz batzuek duten ezaugarria da, batez ere Islandiako espatoa, bertan sartzen diren argi-izpiak bikoiztu eta linealki polarizatutako bi izpi egiteko, bata bestearekiko elkarzuta. Materialak bi errefrakzio indize ezberdin izango balitu bezala portatzen dela ematen du.

Bi norabideetan lehenengoak errefrakzioaren lege normalak jarraitzen ditu eta izpi arrunta izena hartzen du. Besteak beste abiadura bat du eta errefrakzio indize aldakorra du, eta ez-ohiko izpi izena hartzen du. Bi uhinak polarizatuak daude, elkarrekiko elkarzut. Hau bakarrik gerta daiteke materialaren egitura anisotropoa bada. Materialak anisotropia ardatz bakarra badu (hau da, uniaxiala bada), birrefringentzia bi errefrakzio indize ematen deskriba daiteke, materialaren polarizazio ezberdinak oinarri hartuta.

Birrefringentzia honako harremanarekin kuantifikatzen da:

non no eta ne errefrakzio indizeak dira polarizazio perpendikularretarako (izpi arrunta) eta errefrakzio paraleloarekiko (ez-ohiko izpia), hurrenez hurren.

Birrefringentzia ere material magnetikoetan ager daiteke, baina permeabilitate magnetikoan aldaketa handiak egotea arraroa da frekuentzia optikoetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]