Bouzouki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bouzoukia.

Bouzoukia edota buzukia (grezieraz buzuki, μπουζούκι, pluralez bouzoukia, μπουζούκια) Greziako usadiozko pultsatutako hari instrumentu bat da. Jatorriz, Turkiakoa da, izan ere herrialde honetan antzeko musika-tresna ere badago eta zena bera ere "Bozuk" hitzetik dator ("hautsia", "erabiltezina" edo "eraldatua").

Jada Antzinako Grezian aipatzen zen, 1900eko hamarkadan Anatoliatik kanporatutako greziarrek beraiekin batera ekarri zuten.

Gaur egun, Greziako usadiozko musikako tresna ezagunenetakoa da, beste herrialde batzuetako folk musikara ere hedatuz. Adibidez, 1960ko hamarkadatik Irlandako musikan ere sustraitu den musika-tresna da, Johnny Moynihan eta Andy Irvine musikartien eskutik, eta gaur egun Dónal Lunny musikariak asko zabaldu du. Horregatik, irlandar bouzoukia izeneko musika-tresnaren bertsioa sortu zuten, irlandar abesti eta doinuei egokitua.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]