Brandenburgoko margraverria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brandenburgoko margraverria
Markgrafschaft Brandenburg
1157 – 1806
Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzerria
Brandenburgoko margraverriko bandera

Brandenburgoko margraverriko armarria

Brandenburgoko margraverria (gorriz) 1618 aldean
Geografia
HiriburuaBrandenburg an der Havel (1157–1417)
Berlin (1417–1806)
Kultura
Hizkuntza(k)Behe-alemana
ErlijioaKatolizismoa (1530eko hamarkadara arte)
Luteranismoa (1530eko hamarkadatik aurrera)
Historia
Aurrekoa
Iparraldeko Marka
Ondorengoa
Brandenburgoko probintzia

Brandenburgoko margraverria (alemanez: Markgrafschaft Brandenburg) Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzerri nagusienetariko bat izan zen, 1157 eta 1806 artean Alemania eta erdialdeko Europa osoko historian eginkizun gailen izan zuena.

Brandenburgo Iparraldeko Markan garatu zen, bendoen lurretan sortua. Bere agintariek margrave zuten izena eta 1356ko Urrezko Buldaren bidez printze hautesle bilakatu ziren. Orduan, margraverria Brandenburgoko hauteslerria (Kurbrandenburg edo Kurfürstentum Brandenburg) bilakatu zen.

Hohenzollern dinastia 1415ean bereganatu zuen Brandenburgoko tronua eta 1417an, Frederiko I.ak hiriburua Brandenburg an der Haveletik Berlinera aldatu zuen. Hohenzollerndarren agindupean, Brandenburgok XVII. mendean potere asko lortu zuen eta Prusiako dukerria jarauntsi zuen. Brandenburgo-Prusia elkartua Prusiako Erresumaren aurrekaria izan zen.[1] Hautesleak "Prusiako errege"ak izanda ere, bere botere Brandenburgon eta Berlinen mantendu zuten.

Brandenburgoko margraverria, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren gainbeherarekin batera, 1806an desagertu zen eta 1815ean, Napoleondar Gerrak jasan ondoren, Prusiako Brandenburgoko probintzia bilakatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Koch, H.W.. (1978). A History of Prussia. New York: Barnes & Noble Books, 326 or. ISBN 0-88029-158-3..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]