Brasilgo itsaslasterra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Brasilgo itsaslasterra[1] ur tropikal epeleko itsaslaster bat da, Ozeano Atlantikoaren hegoaldean kokatua. Brasilgo kostarekiko paralelo igarotzen da iparraldetik hegoalderantz, Brasilgo plataforma kontinentalaren gainetik.

Ekuatorearen inguruetan du jatorria, eta Antartikatik iristen den Malvinetako itsaslaster hotzarekin nahasten da hegoaldeko 36° eta 38° bitarteko latitudean, Rio de la Plata estuariotik gertu. Bi itsaslasterrak elkartzen direnean, Brasilgo itsaslasterrak 16 °C-tik gorako tenperatura du.

Bi itsaslasterren bat egitetik sortzen denak hego-ekialderantz egiten du, eta urrundu egiten da Amerikako kostatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]