Brittany CoxXx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Brittany CoxXx

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdrian Cortez
JaiotzaNew Orleans1978ko uztailaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaFort Lauderdale2016ko abenduaren 6a (38 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktore pornoa
IMDB: nm1368103 Edit the value on Wikidata

Brittany CoxXx (New Orleans, 1978ko uztailaren 19a - Fort Lauderdale, 2016ko abenduaren 6a) estatubatuar aktore pornografiko bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko uztailaren 19an New Orleansen sortua, jaiotzean gizonezko generoa esleitu eta Adrian T. Cortez izena jarri zioten.

1999an gay pornografian hasi zen lanean Stonie izen artistikoa erabiliz. 2005ean gizonetik emakumerako trantsizioa egiten hasi zen. Prozesuak urtebete inguru iraun zuen, hormona-terapiak eta bularren ebakuntza egin bitartean. Brittany CoxXx izen artistikoa erabiltzen hasi zen eta 2008an helduentzako filmetan antzezteari ekin zion berriro, baina pornografia transexuala sailean.

2009an helduentzako filmetan antzezteari utzi zion eta Floridara joan zen bizitzera.

2016ko abenduaren 6an hil zen, 38 urte zituela.