Burgos Club de Fútbol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burgos CF
Ezizena(k)La Burgatti
Sorrera1922
Futbol zelaiaEl Plantío
edukiera: 16.000 lagun
inaugurazioa: 2000
PresidenteaArgentina Franco Caselli
EntrenatzaileaEuskal Herria Jon Perez Bolo
LigaBigarren maila
2022-2311.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
El Plantío estadioa.

Burgos Club de Fútbol futbol talde gaztelarra da, 1922an Burgos hirian sortutakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922an Burgos Foot-ball Club sortu zen baina garai hartan denbora taldeak fusionatuz zihoazen eta berehala aldatzen zuen izenez, Deportivo Castilla-Burgos, Unión Deportiva Burgalesa... ez zuen askorik iraun. 1936an Gimnástica Deportiva Burgalesa eta hirugarren mailara igo zen. 1946an Gimnástica de Burgos bihurtu zen eta 1949an Burgos Club de Fútbol.

Burgos Club de Fútbol[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an bigarren mailara igotzea lortu zuen urtebeterako baino iraun ez zuen arren. 1960an berriz itzuli zen bigarren mailara eta hamar urte eman zituen bertan. 1971ean Ignacio Eizagirre donostiarra entrenatzaile zela lehen mailara igotzea lortu zuen eta bi urte egin zituen bertan. 1976an itzuli zen lehen mailara eta lau urte egin zituen maila gorenean. 1980an maila galdu zuen eta diru arazo larrien erruz taldea desagertu egin zen.

Real Burgos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an Real Burgos Club de Fútbol sortu zen aurreko taldearen harrobiko taldeari (Burgos Promesas) jarraipena emanez eta 1990 urtean lehen mailara itzuli zen. Lehenengo urtean defentsa izugarria erakutsi zuen eta gol gutxien jaso zuen taldea izan zen, 27 gol 38 partidatan. Bigarren urtean bederatzigarren postua eskuratu zuen. Hirugarren urtean lehenengo liderra izan zen, Errealari 4-0 irabazita, baina urte horretan maila galdu zuen. Berriz ere diru arazo larriak azaldu ziren eta beste behin taldea desegin zen.

Burgos Club de Fútbol[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an berriz ere Burgos Club de Fútbol sortu zen. 2001 urtean bigarren mailara itzuli zen baina hurrengo urtean arazo ekonomikoen erruz hirugarren mailara jeitsiarazia izan zen. Ordutik aurrera hirugarren maila eta bigarren B mailen artean aritu izan da harik eta 2021ean Bigarren mailara igotzea lortu zuen arte.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burgos Foot-ball Club (1923ko urtarrila)
  • Deportivo Castilla-Burgos (1923ko abuztua - 1926)
  • Unión Deportiva de Burgos (1926-1929)
  • Gimnástica Deportiva Burgalesa (1936-1946)
  • Gimnástica de Burgos (1946-1949)
  • Burgos Club de Fútbol (1949-1980)
  • Real Burgos Club de Fútbol (1983-1993)
  • Burgos Club de Fútbol (1994- )

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Deportivo Castilla
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Unión Deportiva
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Gimnástica Deportiva
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Burgos Club de Fútbol
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Real Burgos CF
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Burgos Club de Fútbol

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgos CF eta Real Burgo CF batera. 2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 9
  • Denboraldiak 2. mailan: 25
  • Denboraldiak 2. B mailan: 22
  • Denboraldiak 3. mailan: 24
  • Ligako posturik onena: 9.a Lehen mailan (1991-92)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
1999-00 3 Bigarren B maila 3.a 1. itzulia
2000-01 3 1.a 2. itzulia
2001-02 2 Bigarren maila 16.a 2. itzulia
2002-03 3 Bigarren B maila 3.a 1. itzulia
2003-04 3 5.a 1. itzulia
2004-05 3 3.a 1/32
2005-06 3 3.a 4. itzulia
2006-07 3 2.a 3. itzulia
2007-08 3 18.a 1/16
2008-09 4 3. maila 3.a -
2009-10 4 1.a -
2010-11 4 1.a 1. itzulia
2011-12 3 Bigarren B maila 20.a 1. itzulia
2012-13 4 3. maila 1.a -
2013-14 3 Bigarren B maila 10.a 3. itzulia
2014-15 3 12.a -
2015-16 3 5.a -
2016-17 3 16.a 1. itzulia
2017-18 3 11.a -
2018-19 3 3.a -
2019-20 3 8.a -
2020-21 3 1.a (I taldean) (igo) 2. itzulia
2021-22 2 Bigarren maila 11.a 2. itzulia
2022-23 2 Bigarren maila 11.a 2. itzulia
2023-24 2 Bigarren maila 1/16

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza