Burgundiarren Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burgundiarren Erresuma
411 aldean – 534
Monarkia
Burgundiako mapa 443 aldean
Geografia
HiriburuaBorbetomagus (411–437)
Lugdunum Segusianorum (443–534)
Kultura
Hizkuntza(k)Latina, burgundiera
ErlijioaArrianismoa, ondoren katolizismoa
Historia
Burgundiarrak Rhin ibaiaren ertzean ezarri ziren413
Burgundiarrak Sapaudian (Savoian) kokatu ziren443
Frankoek Burgundiarren Erresuma konkistatu zuten534
Aurrekoa
Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Ondorengoa
Frankoen Erresuma

Burgundiarren Erresuma (latinez: Regnum Burgondionum), Burgundiako Lehen Erresuma ere deitua, V. mendean burgundiar herriak sortutako erreinua izan zen; Renania eta Savoia eskualde historikoak hartzen zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

411 aldean, burgundiarrek, beste germaniar tribu batzuekin batera, Rhin zeharkatu eta Erromatar Inperioa inbaditu zuten. Inperioaren barruko herri foederati bilakatu ziren, Rhin ibaiaren ezkerreko ertzean kokaturik. Hiriburua Borbetomagusen zegoen. 443an Léman aintziraren bazterrean kokatu ziren. 534an frankoek garaitu zituzten eta lur haiek Frankoen Erresuman sartu ziren[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kingdom of the Burgundians. historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]