CS Universitatea Craiova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Sportiv Universitatea Craiova
Ezizena(k)Leii albaştri ("Lehoi urdinak")
Sorrera1948
Futbol zelaiaStadionul Ion Oblemenco
edukiera: 30.322 lagun
inaugurazioa: 1963 (2009an berriztua)
PresidenteaErrumania Marian Copilu
EntrenatzaileaErrumania László Balint
LigaErrumaniako futbol liga
2022-234.a
Webguneawww.UniversitateaCraiova.ro
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1948ko taldea.

Universitatea Craiova (izen osoa Clubul Sportiv Universitatea Craiova) Errumaniako futbol talde bat da Craiova hirikoa. Errumaniako 3 Liga eta 6 Kopa eskuratu ditu. Honetaz gain Europako txapelketa bateko final erdietara iristen lehenengo talde errumaniarra izan zen, 1983ko UEFA Kopan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Craiovako futbolaren historia 1921ean hasi zen Craiovan Craiova eta Rovine Griviţa Craiova taldeak sortzerakoan. 1948an Unibertsitateko ikasle eta irakasleek FC Universitatea Craiova sortu zuten. Garai onena 70. hamarkadan eta 80. hasieran bizi izan zituen. 1974an Liga irabazi zuen eta 1977 eta 1978an kopak. Hurrengo urteetan ere tituluak lortu zituen eta 1982-83 denboraldian UEFA Kopan ibilbide apartaburutu zuen, final erdietarino iritsi zelarik. SL Benfica talde portugaldarrak utzi zuen finaletik kanpo, Lisboan 0-0 berdindu eta Errumanian 1-1 berdindu ondoren, kanpoan sartutako gol kopuruak erabaki zuen beraz finalista. Constantin Oţet eta Nicolae Ivan ziren talde honen entrenatzaileak eta talde honek Craiova Maxima ezizena jaso zuen.

Azken urteetan maila igo du eta 2018 eta 2021 urteetan Kopa irabazteaz gain 2019-20 denboraldian bigarren egin zuen ligan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errumanian: 10[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • final erdiak 1983an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]