Carlos Rojas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Rojas
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Rojas Vila
JaiotzaBartzelona1928ko abuztuaren 12a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaGreenville2020ko otsailaren 8a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, saiakeragilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Emory Unibertsitatea
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
saiakera

Carlos Rojas Vila (Bartzelona, Katalunia, 1928ko abuztuaren 12a - Greenville, Hego Carolina, 2020ko otsailaren 8a) katalan idazle eta unibertsitate-irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951n eskuratu zuen Filosofia eta Letretetako lizentzia Bartzelonako Unibertsitatean, eta 1955ean egin zen doktore Madrilgoan. Irakasle izan zen, besteak beste, Estatu Batuetan, Rollins Collegen (Florida) eta Emoryko Unibertsitatean (Atlanta).

Lehen eleberria, De barro y esperanza (Lohiaz eta itxaropenaz) 1957an argitaratu zuen, eta hurrengo urtean kaleratu zituen El futuro ha comenzado (Etorkizuna hasia da) eta El asesino de César (Zesarren hiltzailea), azken hori Ciudad de Barcelona sariduna (1958). Harrezkero irabazi ditu beste zenbait sari ere, adibidez 1968ko "Miguel de Cervantes" Espainiako Literatura Sari Nazionala, Auto de fe (Fede-zigorra) lanarekin, Planeta saria 1977an Azaña liburuarekin, Ateneo de Sevilla saria Memorias inéditas de José Antonio Primo de Ribera (José Antonio Primo de Riberaren memoria argitaragabeak); 1980an, Nadal saria El ingenioso hidalgo y poeta Federico García Lorca asciende a los infiernos obragatik eta, 1984an, Espejo de España saria El mundo mítico y mágico de Pablo Picasso (Pablo Picassoren mundu mitiko eta magikoa) idazlanarekin. 90ko hamarkadan,El jardín de Atocha (1990) eta Proceso a Godoy (1992) eleberriak dira azpimarratzekoak. Baina eleberriez gainera, saiakera ugari ere idatzi ditu: Diálogos para otra España (1966, Elkarrizketak beste Espainia batentzat), Por qué perdimos la guerra (1970, Zergatik galdu genuen gerra), La guerra civil vista por los exiliados (1975, Gerra zibila, erbesteratuek ikusia), Retratos antifranquistas (1977, Erretratu antifrankistak) etab. Eta, azkenik, edizio kritikoak osatu ditu ingeles eleberrigileei buruz.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1957 De barro y esperanza (Eleberria)
  • 1958 El futuro ha comenzado (Eleberria)
  • 1965 Adolfo Hitler está en mi casa (Eleberria)
  • 1966 Diálogos para otra España (Saiakera)
  • 1968 Auto de Fe (Eleberria) Literatura Sari Nazionala
  • 1969 Por qué perdimos la guerra (Saiakera)
  • 1970 Aquelarre (Saiakera)
  • 1973 Diez figuras de la guerra civil (Saiakera)
  • 1973 Azaña (Eleberri biografikoa) Planeta Saria
  • 1975 La guerra civil vista por los exiliados (Saiakera)
  • 1977 Memorias inéditas de José Antonio (Eleberri biografikoa) Ateneo de Sevilla saria
  • 1978 El valle de los caídos (Eleberria)
  • 1980 El Ingenioso hidalgo y poeta Federico García Lorca asciende a los infiernos (Eleberri biografikoa) Nadal Saria
  • 1981 La Barcelona de Picasso (Saiakera)
  • 1984 El mundo mítico y mágico de Picasso (Saiakera)
  • 1988 El jardín de las hespérides (Eleberria)
  • 1990 El jardín de Atocha (Eleberria)
  • 1990 Yo Goya (Saiakera)
  • 1992 Proceso a Godoy (Eleberri historikoa)
  • 1995 Alfonso de Borbón habla con el demonio (Eleberria)
  • 1997 Los borbones destronados (Saiakera)
  • 1999 Carlos IV (Eleberri historikoa)
  • 2000 Puñeta, la Españeta (Saiakera)
  • 2003 Diez crisis del franquismo (Saiakera)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]