Carlotta Ferrari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlotta Ferrari

Bizitza
JaiotzaLodi1830eko urtarrilaren 27a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1907ko azaroaren 22a)
HeriotzaBolonia1907ko azaroaren 22a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaMilan Conservatory (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Giuseppina Strepponi
Alberto Mazzucato (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta, musikagilea eta idazlea
Genero artistikoaopera

Musicbrainz: 56c61556-f938-4630-ab23-a89b59e1c064 IMSLP: Category:Ferrari,_Carlota Edit the value on Wikidata

Carlotta Ferrari (1837ko urtarrilaren 27a - 1907ko azaroaren 22a) Italiako operako musikagile nabarmen bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlotta Ferrari Lodi Italian jaio zen, eta Milango Kontserbatorioan kantuan eta pianoan ikasi zuen Giuseppina Strepponirekin batera. Ferrarik hogei urterekin idatzi zuen Ugo bere lehen opera. Interes falta antzemanda, diru bilketan aritu zen Lecnrako, bere lehendabiziko sorkuntza publikorako, eta berberak zuzendu zituen emanaldiak. 1875ko apirilean, Ferrari konposizioko ohorezko irakasle izendatu zuten Boloniako Akademia Filarmnonikoa, Ambroise Thomasek hala gomendatuta.[1] Abesti eta operaz gain, autobiografia bat eta poesia zein prosa lanak argitaratu zituen, lau liburukitan eta Versi e prose izenburuaz Bolonian 1878tik 1882ra. Hain zuzen, Bolonian hil zen.[2][3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferrari musikagile arrakastatsua izan zen bizi zen artean. Operak eta kantatak konposatu zituen, eta kanonean bikaina zela jotzen zen. Hautatutako bere lanen artean, ondorengoak daude:

  • Requiem Meza
  • Ugo, opera
  • Sofia, opera
  • Eleonora d'Arborea, opera
  • Non t'accostare all'urna, Jacopo Vittorelliren testuaz

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) «Notiizie artistiche» Gazzetta Piemontese 1875ko apirialren 27a..
  2. (Ingelesez) Chiti, Patricia. (1994). Italian Art Songs of the Romantic Era. .
  3. (Ingelesez) Sadie, Julie Anne; Samuel, Rhian. (1994). The Norton/Grove dictionary of women composers. (Noiz kontsultatua: 2010eko urriaren 4a).