Central Park

Koordenatuak: 40°46′57″N 73°57′58″W / 40.7825°N 73.9661°W / 40.7825; -73.9661
Wikipedia, Entziklopedia askea
Central Park
 AEBko Leku Historikoa
Central Park osoa erakusten duen airetiko irudia. Orientazio gisa, kontuan har bedi argazkiaren ezker aldea iparraldea dela. Argazkiaren eskuin aldean (eta, beraz, Central Park-en hegoaldean) Midtown-eko etxe orratzak bereiz daitezke.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°46′57″N 73°57′58″W / 40.7825°N 73.9661°W / 40.7825; -73.9661
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1856
KudeatzaileaCentral Park Conservancy
Arkitektura
ArkitektoaFrederick Law Olmsted (en) Itzuli
Calvert Vaux (en) Itzuli
Azalera341 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iv)
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
AEBko Leku Historikoa66000538
Bisitariak urtean40.000.000
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Central Park (euskaraz Parke Zentrala) EEBBko New York hiriko parke publiko handi bat da, Manhattan uhartearen erdian kokatua. Urtero hogeita bost milioi inguru bisitari izaten dituenez, Estatu Batuetako hiri-parke bisitatuena da. Ezin konta ahala film eta telebista-serietan agertu izanaren ondorioz, mundu osoan ezaguna da; bereziki, bertako zelaietatik ikus daitekeen etxe orratz-perspektiba egiazki aparta. Central Park, Monako baino ia bi aldiz handiagoa da eta ia zortzi aldiz handiagoa Vatikano hiriarekin konparatzen badugu.

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea Central Park Conservancy erakundeak kudeatzen du. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, New York City Department of Parks and Recreation departamentuarekin sinatuta daukan kontratu bat dela medio.

Central Parkek honako kale hauekin mugatzen du: iparraldetik, West 110th Street; hegoaldetik, West 59th Street; mendebaldetik, Zortzigarren Hiribidearekin; eta ekialdetik, Bosgarren Hiribidearekin. Baina kale horiek, Central Parken paretik pasatzean, izena aldatzen dute (Bosgarren Hiribideak izan ezik, bere izena mantentzen baitu), eta horrela, Central Park North, Central Park South eta Central Park West izenak hartzen dituzte, hurrenez hurren.

Parkearen aldameneko zonarik gehienak eraikin ikusgarriz eta garestiz beteta daude.

Parkea diseinatu zuten Frederick Law Olmsted paisaia-arkitektoak eta Calvert Vaux arkitektoak.

1963an, Central Park National Historic Landmark izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik).

Central Parken ikuspegia Hegoaldetik

Parkearen zatirik handienak itxura guztiz naturala eta berez sorturikoa izatearena daukan arren, kontua da gizakiak diseinatua dela, egiazki. Parkeak itxura naturaleko zenbait laku eta urmael dauzka, oinezkoentzako bidezidor-sare zabala, izotz gaineko irristaketan ibiltzeko bi pista, zoo bat, Central Park Conservatory Garden (estilo frantseseko lorategi bat), animalien natur erreserba bat, baso naturalez osaturiko zona zabal bat, urtegi bat (korrika egiteko bide batez inguratua), eta zerupeko anfiteatro bat, Delacorte Theater izenekoa, "Shakespeare in the Park" uda-jaialdiko jarduerak egiten direnekoa. Halaber, zelai handiak nahiz txikiagoak dauzka han-hemenka barreiatuta; horietako batzuk rock-taldeen kontzertu jendetsuak egiteko erabiltzen dira, edo kirola modu informalean egiteko, edo, besterik gabe, jendea lasai etzanda egoteko. Hesiz inguraturiko haur-jostaleku mordo bat ere badago eskueran.

Parkean animalia asko daude, eta migrazioan doazen hegaztientzako egiazko oasi bat da, batez ere udazkenean eta udaberrian. Horregatik, txori-behatzaile ugari bertaratzen dira urte-sasoi horietan. Gutxi gorabehera, 200 hegazti-espezie desberdin aurki daitezke.

Parkea autoentzako errepide batzuek ere zeharkatzen dute.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgune ofizialak
Informazio gehigarria