Chris Coleman (futbolaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chris Coleman (futbolaria)

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristopher Patrick Coleman
JaiotzaSwansea1970eko ekainaren 10a (53 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Charlotte Jackson (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta kirol esataria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Hebei F.C. /
Sunderland Association Football Club /
Manchester City Football Club1986 / 198700
Swansea City Association Football Club1987 / 19911602
Crystal Palace Football Club1991 / 199515413
Galesko futbol selekzio nazionala1992 / 2002324
Blackburn Rovers Football Club1995 / 1997280
Fulham Football Club1997 / 20021368
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak

UEFA: 6247 Edit the value on Wikidata

Chris Chris Coleman (Swansea, 1970eko ekainaren 10a) galestar futbolari-ohi eta entrenatzaile bat da. 2007-2008 bitartean Errealako entrzanatzailea izan zen, aldiz 2012ko urtarrilaren 9an aurrera Galesko futbol selekzio nazionalaren entrenatzailea izendatu zuten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolari profesional gisa orokorrean atzelari postuan jokatu izan du, noizbehika aurrelari potuarekin txandakatuz. Galesko futbol selekzio nazionalan 32 aldiz jokatu zuen.

Aldiz 2003-2004 denboraldiko Premier Leaguen Fulham F.C. taldea entrenatuz 9. postuan amaitu zuen, ondoren kaleratu egin zutelarik.[1] Gerora, jada Euskal Herrian, 2007an Errealako entrenatzailea bilakatu zen, baina 2008ko urtarrilean orduko presidentea zen Iñaki Badiolarekin izandako desadostaunak medio kargutik dimititu egin zuen, nahiz eta bere azken hamabi partiduetan partidu bakar bat galdu izan.

2008ko otsailean Ingalaterrara itzuli eta F.C. Coventry City taldea kudeatu zuen, 2010ko maiatzean emaitza kaxkarrez beteriko bolada txar baten ondoren kaleratu zutelarik.

2012ko urtarrilaren 9an aurrera Galesko futbol selekzio nazionalaren entrenatzailea izendatu zuten.

Entrenatzaile gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Herrialdea Hasiera data Amaiera data Erregistroa
Partiduak I B G %ko irabaziak
Fulham F.C.  Ingalaterra 2003ko apirilaren 17a 2007ko apirilaren 10a 176 61 44 71 34.66
Erreala  Euskal Herria 2007ko ekainaren 28a 2008ko urtarrilaren 16a 20 8 5 7 40.00
Coventry City  Ingalaterra 2008ko maiatzaren 19a 2010ko maiatzaren 4a 117 34 37 46 29.06
AE Larissa  Grezia 2011ko maiatza 2012ko urtarrilaren 9a 12 6 5 1 50
Gales  Gales 2012ko urtarrilaren 19a 0 0 0 0
Denera 325 110 89 126 33.85

I = Irabaziak; B = Berdinduak; G = Galduak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Coleman gets new deal. BBC Sport. 2004ko uztailaren 7a.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]