Corvus (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Corvus 
Datuak
LaburduraCrv
GenitiboaCorvi
SinbologiaBelea
Eremua184 gradu karratu (70. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
2
Izarrik distiratsuenaγ Corvi (itxurazko magnitudea 2,59)
Meteoro euriakorbidak (ekainaren 26an)
Konstelazio mugakideakVirgo, Crater eta Hydra
Behaketa
Igoera zuzena12 h
Deklinazioa20°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza
+60° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Corvus edo Belea[1][oh 1]latinez: Corvus— Hego hemisferioko konstelazio txiki bat da, begi hutsez ikus daitezkeen 11 izar besterik ez duena. Ptolomeok II. mendean deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat ere bai[2]. γ Corvi eta δ Corvi izarrak adierazletzat erabiltzen dira Espiga izarra aurkitzeko (α Virginis).

γ Corvi konstelazioko izarrik distiratsuenak konposizio kimiko ezohikoa du, merkurio- eta manganeso-eduki handia baitu; aluminio- eta nikel-edukia, berriz, oso txikia da.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • α Corvi, 4,02ko itxurazko magnitudekoa. Konstelazioko bosgarren distiratsuena baino ez da, nahiz eta "Alfa" izan Bayer izendapenean.
  • β Corvi, 2,65eko magnitudekoa, konstelazioko bigarren distiratsuena. Izar erraldoi horia da.
  • γ Corvi, 2,58ko magnitudekoa, konstelazioko izarrik distiratsuena. Izar zuri-urdina da, eta Lurretik 165 argi-urtera dago.
  • δ Corvi, 2,94ko magnitudekoa. Izar bitarra da. Osagairik txikiena oso izar gaztea da, 110 milioi urte besterik ez duena.
  • ε Corvi, 3,02ko magnitudeko izar erraldoi laranja.
Antenen galaxiak, Hubble espazio-teleskopioak egindako argazkia.

Zeru sakoneko bi objektu aipagarri ditu konstelazioak: NGC 4038 eta NGC 4039 galaxiak (Antenen galaxiak), konstelazioaren mendebaldean; interakzioan daude.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..
  2. (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 111 or. ISBN 9781461409175..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]