Danel Elezkano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elezkano II.a
Izen osoa: Danel Elezkano Bilbao
Jaiotza data: 1994ko apirilaren 9a (29 urte)
Jaioterria: Zaratamo (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,86 m
Pisua: 85 kg
Debutatze data: 2012ko abuztuaren 18a
Debutatze pilotalekua: Bizkaia (Bilbo)

Danel Elezkano Bilbao, pilota arloan Elezkano II.a deituraz ezaguna (Zaratamo, Bizkaia, 1994ko apirilaren 9a), esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,86 m luze da, eta 85 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2012ko abuztuan jokatu zuen, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Asegarce enpresarekin; gero, 2016ko uztailaren bukaeran, Aspe enpresara igaro zen, jokatzeko aukera gehiagoren bila.[1]

2018an, titulartzat jokatu zuen lehenengo Binakako Txapelketa Nagusian, txapeldunorde bukatu zuen, Beñat Rezusta atzelaria lagun.[2][3] Hurrengo urtean, atzelari berarekin, txapelketa hori bera irabazi zuen.[4]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku huskako pilotan, hauek ditu lorpen nagusiak:

Profesionaletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
2018 Ezkurdia - Zabaleta Elezkano II.a - Rezusta 22-9 Bizkaia
2019 Elezkano II.a - Rezusta Irribarria - Zabaleta 22-19 Bizkaia
2021 Elezkano II.a - Zabaleta Peña II.a - Albisu 22-7 Bizkaia
Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalak
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2013 Untoria Elezkano II.a 22-15 Labrit

Amateurretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2011:
    • Euskadiko binakako txapelduna, gazte mailan
    • El Diario Vasco-Bankoa lehiaketako txapelduna, promesetan
    • Baque torneoko buruz buruko txapelduna, gazte mailan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Elezkano II se compromete con ASPE»[Betiko hautsitako esteka], Aspepelota.com, 2016-07-29.
  2. «Ezkurdia eta Zabaleta txapeldun (22-9)» Berria 2018-04-08 (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
  3. (Gaztelaniaz) G. Vico, Igor. (2018-04-09). «La tormenta perfecta» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-04-09).
  4. «Elezkanok eta Rezustak irabazi dute binakako txapela» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]